Bizkaia Psikologia 

Harreman osasuntsuak eraikitzen ikasi Barakaldon 💚

Tumatxa Gazteak Harreman osasuntsuak eraikitzeko gakoak ezagutu gura dozuz? GAZ Emantzipaziorako Zerbitzuak “Norabide – Ongizate-gunea” hitzaldia antolatu dau Barakaldon, harreman afektiboen inguruan hausnartzeko eta lotura esanguratsuak sortzeko tresnak eskaintzeko. Bakardade-sentimenduei, jende barria ezagutzeko zailtasunei eta egungo harremanen inguruko zalantzei buruz berba egingo da, besteak beste. Irailak 22, 18:00etatik 19:30era 📍 Barakaldoko Gazte Bulegoa, San Juan kalea 17 👥 16 eta… Irakurri gehiago
Aisialdia Bizkaia Diru-Laguntzak 

Bizkaiak 120.000 euro bideratuko ditu gazteen aisialdi hezitzailea indartzera

Tumatxa Gazteak Bizkaiko Foru Aldundiak 120.000 euroko dirulaguntza deialdia onartu dau, gazteen aisialdi hezitzailea eta denbora libreko koordinazio egiturak indartzeko. Laguntzak Bizkaiko irabazi asmorik bako erakundeei zuzenduta dagoz, gazteen aisialdia sustatzeko koordinazino, sare-lan eta aholkularitza proiektuak garatu daiezan. Proiektu bakotxak gehienez 18.000 euro jaso ahal izango dau, diruz lagundu daitekeen aurrekontuaren %50era arte. (Bizkaia) Deialdiaren helburua da gazteekin lan egiten… Irakurri gehiago
Bizkaia Gazteentzako baliabideak Lana eta enprenditzaileak Teknologia 

Euskarazko edukia sortzen dozu? Bziber Lehiaketea zure zain dago 📱

Tumatxa Gazteak 🤳 Bueltan da Bziber Lehiaketea, eta aurten bederatzigarren edizinoa ospatuko dau. Helburua argia da: Instagramen eta TikToken euskarazko edukien sorrerea sustatzea. 🤝 Azkue Fundazioa erakundeak antolatzen dau ekimena, eta aurten be Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren babesa izango dau. 🌟 14 urtetik gorako gazte guztiek parte hartu ahal izango dabe, bai dagoeneko sareetan euskarazko edukia… Irakurri gehiago
Bizkaia Lana eta enprenditzaileak 

Think Big 2026: zure enpresa ideia saritu dezakete

Tumatxa Gazteak Ekintzailetza gustuko baduzu eta negozio ideia bat buruan baduzu, aukera interesgarria duzu aurrean: Think Big 2026, Zitekek antolatutako Enpresa Ideien Lehiaketa. Lehiaketaren helburua da EHUko Bizkaiko Campuseko ikasleen artean ekintzailetza sustatzea, haien ezagutza eta esperientzia produktu edo zerbitzu bideragarri bihurtzen lagunduz. Sariak ere ez dira nolanahikoak: 🏆 3.000 euro lehen sarirako 🥈 2.000 euro bigarren sarirako 🥉 1.000… Irakurri gehiago
Bizkaia Integrazioa Kultura 

Barakaldon Kultur Aniztasunaren Munduko Eguna ospatuko dabe gazteentzako ekitaldi batekin

Tumatxa Gazteak 🎉 Bihar, maiatzak 21, Kultur Aniztasunaren Munduko Eguna ospatuko da, eta horren harira, Barakaldoko Gazte Bulegoak ekitaldi berezi bat prestau dau Zurrumurruen Aurkako Talde Gazteagaz batera. 🙌 Gazteei zabalik egongo dan topaketea jai giroan egingo da, taldea ezagutzera emoteko eta kultur aniztasunaren garrantzia aldarrikatzeko. 📍 Hitzordua Gazte Bulegoan izango da, San Juan kalea 17an (Barakaldo), eta jarduerea 18:00etatik… Irakurri gehiago
Bizkaia Ekonomia eta finantzaz 

Bizkaiak 124 milioi euro bideratuko dauz gazte politiketara 2026an

🎯 Tumatxa Gazteak 📈 Ba al zenekian Bizkaiko Foru Aldundiak iaz 120 milioi euro bideratu ebazala gazte politiketara? Kopuru hori aurrekontu osoaren %6,2a izan zan, eta lurraldeko 100.000 gazte baino gehiagori eragin eutsen. Gainera, 2026an inbersinoa handitu egingo da, eta guztira 124 milioi eurora helduko da. 🎯 Gazteei zuzendutako politika horreek “Bizkaia Gazteak 2030” estrategiaren barruan lantzen dira, eta bi… Irakurri gehiago
Bizkaia Gazteentzako baliabideak Lana eta enprenditzaileak 

“Zure etorkizuna eraikitzen” jardunaldia helduko da Mungialdera

Tumatxa Gazteak 📣 Bihar, maiatzak 14, Mungialdeko gazteek orientazinoa, formakuntzea eta lan aukerak leku berean aurkitzeko aukerea izango dabe “Zure etorkizuna eraikitzen” jardunaldian. ✨ Topaketea Olalde Aretoan egingo da, 09:00etatik 14:00etara, eta zure etorkizuna argitzen hasteko aukera ederra izan leiteke. ✔️ Orientazino gunea egongo da formakuntzeari, matrikula epeei, zerbitzuei edo hitzorduei buruzko informazinoa jasoteko. ✔️ Gainera, hainbat enpresagaz harremanetan jarteko… Irakurri gehiago
Bizkaia Lana eta enprenditzaileak 

Ikasi elikagaiak manipulatzen Ezkerraldean 🍴

Tumatxa Gazteak 👩‍🍳 30 urtetik beherakoa bazara eta Ezkerraldean bizi bazara, adi plan honeri. Ezkerraldea Gaztedik elikagaien manipulazino ikastaroa antolatu dau, arrisku altuko elikagaiak eta alergenoak lantzeko prestakuntzeagaz. 📍 Ikastaroa maiatzaren 15ean, barikuan, egingo da Sestaoko Gaztegunean, 16:00etatik 20:00etara. 💡 Ostalaritza, merkataritza edo elikaduragaz lotutako lanetan ibili gura badozu, prestakuntza hau oso erabilgarria izan leiteke zuretzat. 🙌 Parte hartzea doakoa… Irakurri gehiago
Bizkaia LGTBI+ 

Ikusgai, libre eta beldur barik 🏳️‍🌈

Tumatxa Gazteak 🏳️‍🌈 Domeka honetan, maiatzak 17, LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatuko da. Horren harira, Bizkaiko Foru Aldundiak gogorarazo dau pertsona guztiek askatasunez eta beldur barik bizitzeko eskubidea daukiela, euren sexu orientazinoa edo genero identitatea edozein dala be. 📢 Oraindino beharrezkoa dan borroka hau babesteko asmoz, Aldundiak kanpaina barri bat aurkeztu dau, Ekain Perrino eta Miren Moreira gazteen parte-hartzeagaz. 🗣️… Irakurri gehiago
Bidaiak Bizkaia Gazteentzako baliabideak Planak 

Europa ezagutzeko eta atzerrira joateko gogoz? 🌍

🌍 Tumatxa Gazteak 🇪🇺 Zapatu honetan, maiatzaren 9an, Europako Eguna ospatuko da Europar Batasun osoan. ✈️ Atzerrira joatea buruan badabilizu, hizkuntzak ikasi, jende barria ezagutu edo beste herrialde bateko bizimodua deskubritu gura badozu, Bizkaiko Foru Aldundiak argitaratutako “Mugikortasun Gida Europar Batasunean 2026” lagungarri ederra izan leiteke zuretzat. 📚 Gidak informazino praktikoa eskaintzen dau Europako herrialde batera joateko lehen pausuak emoteko:… Irakurri gehiago
1 2 3 4