Barakaldon Kultur Aniztasunaren Munduko Eguna ospatuko dabe gazteentzako ekitaldi batekin

Tumatxa Gazteak

🎉 Bihar, maiatzak 21, Kultur Aniztasunaren Munduko Eguna ospatuko da, eta horren harira, Barakaldoko Gazte Bulegoak ekitaldi berezi bat prestau dau Zurrumurruen Aurkako Talde Gazteagaz batera.

🙌 Gazteei zabalik egongo dan topaketea jai giroan egingo da, taldea ezagutzera emoteko eta kultur aniztasunaren garrantzia aldarrikatzeko.

📍 Hitzordua Gazte Bulegoan izango da, San Juan kalea 17an (Barakaldo), eta jarduerea 18:00etatik 20:00etara luzatuko da.

🎶 Musikaz, janariaz, hausnarketarako tarteez eta collage kolaboratiboez gozatzeko aukerea egongo da.

Lagunei deitu eta hurreratu, giro ederra egongo da-ta!

Informazio gehiago:
Bizkaia Gazteak

 

Erlazionatutako sarrerak