Think Big 2026: zure enpresa ideia saritu dezakete

Tumatxa Gazteak

Ekintzailetza gustuko baduzu eta negozio ideia bat buruan baduzu, aukera interesgarria duzu aurrean: Think Big 2026, Zitekek antolatutako Enpresa Ideien Lehiaketa.

Lehiaketaren helburua da EHUko Bizkaiko Campuseko ikasleen artean ekintzailetza sustatzea, haien ezagutza eta esperientzia produktu edo zerbitzu bideragarri bihurtzen lagunduz.

Sariak ere ez dira nolanahikoak:

🏆 3.000 euro lehen sarirako
🥈 2.000 euro bigarren sarirako
🥉 1.000 euro hirugarren eta laugarren sarietarako

Gainera, ideia irabazlearen taldeak prestakuntza eta aholkularitza espezializatua jasoko ditu finantzaketa lortzeko, eta Ziteken enpresa mintegietako batean lan egiteko espazioa ere izanen du eskura.

Negozio ideia bat garatzen ari bazara edo ekintzaile izateko pausoa eman nahi baduzu, lehiaketa hau zure proiektua martxan jartzeko bultzada izan daiteke. Ideia on batek etorkizuneko enpresa arrakastatsu baten hasiera izan dezake! 💡🚀


Bizkaia Gazteak

Erlazionatutako sarrerak