Ikusgai, libre eta beldur barik 🏳️‍🌈

Tumatxa Gazteak

🏳️‍🌈 Domeka honetan, maiatzak 17, LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatuko da. Horren harira, Bizkaiko Foru Aldundiak gogorarazo dau pertsona guztiek askatasunez eta beldur barik bizitzeko eskubidea daukiela, euren sexu orientazinoa edo genero identitatea edozein dala be.

📢 Oraindino beharrezkoa dan borroka hau babesteko asmoz, Aldundiak kanpaina barri bat aurkeztu dau, Ekain Perrino eta Miren Moreira gazteen parte-hartzeagaz.

🗣️ Kanpainaren mezu nagusia argia da: beldurra zabaldu edo askatasunak mugatu gura dabezanen aurrean, erantzuna eskubide gehiago, bardintasun gehiago eta demokrazia gehiago dira.

✨ Ikusgai egotea, libre bizitzea eta norbera izateko askatasuna aldarrikatzea da helburua.

Informazio gehiago:
Bizkaia Gazteak

Erlazionatutako sarrerak