Bizkaiak 124 milioi euro bideratuko dauz gazte politiketara 2026an

🎯

Tumatxa Gazteak

📈 Ba al zenekian Bizkaiko Foru Aldundiak iaz 120 milioi euro bideratu ebazala gazte politiketara? Kopuru hori aurrekontu osoaren %6,2a izan zan, eta lurraldeko 100.000 gazte baino gehiagori eragin eutsen.

Gainera, 2026an inbersinoa handitu egingo da, eta guztira 124 milioi eurora helduko da.

🎯 Gazteei zuzendutako politika horreek “Bizkaia Gazteak 2030” estrategiaren barruan lantzen dira, eta bi helburu nagusi daukiez: gazteen emantzipazinoa erraztea eta arintzea, eta gazteen parte-hartze soziala eta komunitarioa indartzea.

🗣️ Teresa Laespada Ahaldun Nagusiorde eta Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Bardintasuna Sustatzeko Foru Diputatuaren berbetan: “Bizkaiaren etorkizuna ez da bihar idazten; gaur erabakitzen da, gure gazteei emoten deutsaguzan aukeren arabera”.

🏡 Enplegua, etxebizitzea, emantzipazinoa edo parte-hartzea bezalako arloetan gazteei aukerak zabaltzea da estrategiaren asmo nagusietako bat.

Informazio gehiago:
Bizkaia Gazteak

 

Erlazionatutako sarrerak