Gazte Ekintzaileentzako lehiaketa: 20.000€ irabazteko aukera

Ideia berritzaile bat baduzu eta martxan dagoen proiektu bat garatzen ari bazara, hau interesatzen zaizu: INJUVEk Gazte Ekintzaileen Lehiaketa Nazionala 2026 abiatu du.

Lehiaketaren helburua gazteen ekintzailetza bultzatzea da, eta sari potoloa du: 10 proiektu onenek 20.000€-ko laguntza jasoko dute. Bultzada handia izan daiteke zure ideiarentzat.

Parte hartzeko baldintzak hauek dira:

  • Gehienez 35 urte izatea
  • Estatuan bizitzea edo nazionalitatea izatea
  • Enpresak 1 eta 3 urte arteko antzinatasuna izatea

Epeak:

  • Hasiera: apirilak 10
  • Amaiera: maiatzak 8

Eskaera online egin daiteke administrazioaren egoitza elektronikoan (ziurtagiri digitala behar da), edo aurrez aurre beste bide batzuetatik.

Zure proiektua hazteko aukera bila bazabiltza, hau izan daiteke hurrengo pausoa. Ez utzi azken momenturako!

Erlazionatutako sarrerak