2023ko musika nobedadeak Musika 

Eider: Loratzen

Eider (Eider Sáez, Lazkao, 1998) Nogen taldeko ahotsa izan zen 2018tik 2022ra bitartean, bakarkako ibilbideari ekin aurretik. 2023an ‘Loratzen’ izenburuko EP fresko eta harrigarria argitaratu du. Pop eta elektronikaz betetako sei kantu bildu ditu bertan, bere burua aurkitzeko bidea eta azken urteetan bizitako esperientziak, emozioak eta pertzepzioak erakusten dituzten doinu dotoreak. 2023. urteko ezusteko gozoenetakoa izan da, euskal musikari dagokionez.… Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Musika Tumatxa! 

Esanezin: Erretratu bat

Esanezinen du izena Ianire Aranzabe kantari eta konpositorearen proiektuak. Txikitatik izan zuen musikarekiko grina eta 2023an aurkeztu du bere ametsak eta barne mundua islatzen dituen ‘Erretratu bat’ izenburuko debuteko lan bikaina. Pop doinu dotoreak, ahots lehun bezain aderazkorra. Hurbiletik jarraitu beharreko artista gaztea. Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Musika 

Golden blend: Bonben Zaldunak

Debuteko albuma argitaratu du 2023an Golden Blend talde gipuzkoarrak. Besteak beste Red Hot Chilli Peppers, Nirvana, The Offspring edota Smashing Pumpkinsen eragina aitortzen dute lana osatzen duten hamaika kantuetan. Bergara eta Antzuolako lau gazte dira dute Golden Blendeko kideak: Xabier Iñurrieta (gitarra eta ahotsa), Alatz Etxebarriarteun (gitarra eta ahotsa), Julen Garmendia (baxua eta koruak) eta Antxon Arregik (bateria eta koruak) Irakurri gehiago
1 … 14 15 16 17 18 … 25