Eider: Loratzen

Partekatu

Eider (Eider Sáez, Lazkao, 1998) Nogen taldeko ahotsa izan zen 2018tik 2022ra bitartean, bakarkako ibilbideari ekin aurretik. 2023an ‘Loratzen’ izenburuko EP fresko eta harrigarria argitaratu du. Pop eta elektronikaz betetako sei kantu bildu ditu bertan, bere burua aurkitzeko bidea eta azken urteetan bizitako esperientziak, emozioak eta pertzepzioak erakusten dituzten doinu dotoreak.

2023. urteko ezusteko gozoenetakoa izan da, euskal musikari dagokionez. Eiderrek bidaia emozional eta musikal fresko eta hunkigarria oparitu digu debuteko lan honetan. Hurbiletik jarraituko dugu!

Lotutako albisteak

Iruzkin bat utzi

Zure iruzkina bidali baduzu