Tatxers

Tatxers talde nafarraren lehen lan luzea entzuteko irrikaz geunden eta 2023an iritsi da une hori. Taldearen izena daraman hamaika kantuko album bikaina argitaratu dute, Tough Ain’t Enough Records zigiluaren eskutik.

Punk rock zorrotz bezain dotorea, ‘Hiruzpalau Amets Larri’ debuteko single-aren bideari jarraitzen diona. Berri onak euskal musikarentzat.

Erlazionatutako sarrerak