“Udaberri Beltza” heldu da Bizkaiko Foru Liburutegira 📚

Tumatxa Gazteak

🕵️‍♀️ Nobela baltza, krimena eta misterio istorioak gustetan bajatzu, adi! Bizkaiko Foru Liburutegiak “Udaberri Beltza” hitzaldi zikloa antolatu dau maiatzeko martitzen guztietarako.

📍 Saio guztiak Liburutegiko Prentsa Aretoan egingo dira, 18:30etik 20:00etara.

Hona hemen egitaraua:

✅ Maiatzak 5 – “Estatu Batuetatik Euskadira: zinema genero baltza”, María Eugenia Salaverrigaz (gaztelaniaz).

✅ Maiatzak 12 – “Heriotza eta hilketea eleberri baltzean”, Haizea Lópezegaz (euskaraz).

✅ Maiatzak 19 – “Hiltzen daben emakumeak: estereotipoetatik kanpoko hiltzaileak sortzea”, Xandra Bilbaogaz (gaztelaniaz).

✅ Maiatzak 26 – “El rural noir. Geografia inguruneak eleberri baltzean daukan eragina”, Txemi Parragaz (gaztelaniaz).

🎥 Topaketa guztiak Alex Oviedok koordinauko dauz, eta aurrez aurre joan ezin badozu, streaming bidez be jarraitu ahal izango dozuz.

🙌 Sarrerea doakoa izango da lekuak bete arte.

Informazio gehiago:
Bizkaia Gazteak

 

Erlazionatutako sarrerak