“Emakumeek argi ikusten dute” argazki erakusketea heldu da Deustura
Tumatxa Gazteak
📸 Munduko Begiak fundazinoak “Emakumeek argi ikusten dute” izeneko argazki erakusketea ekarri dau Bilbora, Fatoumata Diabaté argazkilari maliarraren lan ikusgarriak erakutsiz.
Erakusketea Deustuko Unibertsitateko klaustroetako batean bisitau ahal izango da maiatzaren 24ra arte.
🌍 Argazkiek Moptiko (Mali) emakumeen egunerokoa erakusten dabe. Han, emakumeak dira landa ekonomiaren oinarria, eta aldi berean, komunitateko zaintza eta begien osasunaren erreferente bihurtzen dira.
🖼️ Erakusketearen bidez, begiradak, keinuak eta eguneroko lanak ezagutzeko aukerea egongo da, baita talde-lanak diru sarrerak sortzeko eta ikusmenaren prebentzinoak hezkuntza zein lan aukerak zabaltzeko daukan garrantzia ulertzekoa be.
✨ Afrika eta emakumeak funtsezkoak dira Bizkaiko Garapen Lankidetzaren ikuspegi estrategikoan, eta erakusketa hau hurbiletik ezagutzeko aukera ederra izan leiteke.
