Zure ideia sortzailea badaukazu, hau izan leiteke zure aukerea

Tumatxa Gazteak

💡 Negozio baterako ideia sortzaile bat buruan bueltaka badabilizu eta bultzada bat behar badozu martxan jarteko edo sendotzeko, adi deialdi honeri.

🚀 Laguntza honegaz aukera izango dozu:

✔️ Enpresa sortzaile bat martxan jarteko eta zure proiekturik ausartenari bizia emoteko.

✔️ Dagoeneko martxan dagoan negozioari buelta barri bat emoteko, lehiakortasuna hobetzeko proiektuak garatuz.

✔️ Zure produktu sortzaileak nazioartera zabaltzeko eta merkataritza kanpora be eroateko.

✔️ Eta irabazi asmorik bako alkarte batean bazabilz, proiektu barriak garatzeko eta sektoreko gaitasun profesionalak, fakturazinoa edo enplegua handitzeko.

🌟 Kultura, diseinua, ikus-entzunezkoak, moda edo beste sormen arloren batean bazabilz, aukera interesgarria izan leiteke zure proiektua hurrengo mailara eroateko.

⏳ Izena emoteko epea maiatzaren 15era arte egongo da zabalik.

Erlazionatutako sarrerak