EcoZine Gaztean parte hartzeko azken plazak, Civivox Iturraman
Tumatxa Gazteak
Gazteak, adi! Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako mila ikasle baino gehiagok parte hartuko dute aurten EcoZine Gaztea programan, Ingurumenaren eta Zinema Sozialaren nazioarteko jaialdiaren gazte sailean.
Saioak martxoaren 30ean eta 31n eta apirilaren 1ean izanen dira, Civivox Iturraman, baina oraindik apuntatzeko aukera bada. Zure ikastetxeak interesa badu, deitzen ahal du 948 420 984 telefonora edo mezu bat bidali helbide honetara: educacionambiental@pamplona.es.
Proiekzioez gain, ikastetxeek ingurumenari eta ikus-entzunezkoei buruzko material pedagogikoa ere jasoko dute gelan lantzeko.
EcoZine ez da zinema hutsa. Planetaren egoeraz hausnartzeko eta mugitzeko gonbidapena ere bada. Jaialdia 2007an sortu zen Zaragozan, Ecozine Kultur Elkartearen eskutik, eta 2017tik Iruñean ere egiten dute.
Aurten, Civivox Iturraman ikusiko diren film laburrak Frantzia, Alemania, Espainia eta Indiatik ailegatuko dira, guztiak jatorrizko bertsioan eta azpitituluekin.
Lanek hainbat gai jorratuko dituzte: argi-kutsadura, bioaniztasuna, jatorrizko herriak edo kontsumoaren eragina. Helburua argia da: gure eguneroko ohiturek ingurumenean duten eragina erakustea eta aldaketak egiteko aukera badugula gogoraraztea.
Eta gainera, parte hartzen duten gazteek hautatuko dute Gazte Saileko film irabazlea.
Gazte Saila bukatutakoan, Saio Ofiziala apirilaren 13tik 16ra eginen da Golem Baiona zinemetan, herritar guziei irekia.
Jaialdiari buruzko informazio gehiago udalaren webgunean aurkitzen ahal da. Ez utzi azken unerako!
Informazio gehiago:
www.pamplona.es/eu
