Bertsohop (Gauekoak)

Errimak eta musikaz gozatzeko aukera aparta eskaintzen digu Gasteizko Gauekoak programak. Hiru freestyler eta DJ batez osatutako taldea: Iñaki Viñaspre, Paula Amilburu, Markel Yoller y DJ Xerula. Bat-bateko sorkuntzaz gozatzeko aukera. 2023/05/12 19:00 – 20:00 Falerina Tabernako terrazan

Gehiago irakurri

Paddlesurf (Gauekoak)

Paddle-a praktikatzeko aukera aparta duzu ikastaro honetan. Ulibarri-Ganboako urtegian paddle disziplina bertatik bertara ezagutzeko irteera antolatu dute Gasteizko Gauekoak egitarauaren barruan. Aldayeta Klub Nautikoarekin elkarlanean antolatutako jarduera honetan, gure taularekin irteera bat egin eta kirolaz zein naturaz gozatzeko aukera izango dugu. 2023/06/03 09:15 – 15:00 Aldayeta klub nautikoa (Ullibarri Gamboa)

Gehiago irakurri

Mfest! 2023: ‘Begiluz’,

Eider Iturriaga argazkilariak ateratako argazkiez baliatuta atzera begirako bidaia. Azkenengo urteetan( 2020-2023) Gauekoak programaren baitan egindako argazkiak elkartu eta Begiluz erakusketa aurkeztuko dute. Argazkien bidez bizi ahalko dituzu Nize, Nihil, Bala, Lady Banana, sua, Pinpilipussies eta Cachemira Band taldeen kontzertuak. Hori guztia, Gasteizko Gauekoak gazteentzako aisialdi programaren barruan. 2023/05/25 – 2023/06/03 Ostegunetik ostiralera: 19:00-21:00 Larunbata: 12:00-14:00 Labe Gazte Laborategia

Gehiago irakurri

Buztinezko belarritakoak (Gauekoak)

Bitxiak egiten ikasi nahi duzu eta ez dakizu nola? Tailer honetan buztin polimerikoaren teknika lantzen ikasiko duzu. Amaierako objektuen sorkuntzan jarraitu beharreko prozesuak eta oinarrizko ezagutzak azalduko dira, eta horiek praktikan jarri beharko dira belarritako berezi eta originalak egiteko. 2023/05/20 11:30 – 14:30 Salburua gizarte etxea

Gehiago irakurri

Mfest! 2023: Sandré eta Perlata kontzertuan (Gauekoak)

Kontzertu aparta Gasteizen, Sandré (Bartzelona) eta Perlata (Arrasate) taldeen eskutik. Gauekoak egitarauaren barruan. Bi taldeak oso bereziak dira. Sandré katalanak erabat sailkaezinak dira. Bartzelonako underground arrakaletatik, Rosa, Carles, Stefi eta Marc agertu ziren 2018.urtean. Lagunak ziren, eta oraindik ere badira, baita prekarioak ere eta haien oin azpiko zoruak batzuetan dar-dar egiten zuela zirudien. Maialen, Ane, Jaione eta Txerra dira Perlata…

Gehiago irakurri

‘Infumables’ fanzinaren hitzaldia

‘Infumables’ fanzinaren arduradunek hitzaldia eskainiko dute Gasteizen, M-Fest jaialdiaren egitarauaren barruan. Infumable 2015. urteko udan jaio zen pertsona desberdinen sortzeko irrika asetzeko herramienta bezala. Ekimenak bi bultzatzaile ditu: Afra Torrado (Bamio, 1997) Leite Ediciones-en koordinatzailea, ilustratzailea, eta hainbat fanzine, komini eta poema-bildumaren egilea; eta RocíoMartínez (Pontecesures, 1993)Verbas da xente fanzinearean eta Instagram kontuaren koordinatzailea. 2023/05/27 12:00 – 14:00 Labe Gazte…

Gehiago irakurri

‘Begiluz’ argazki erakusketa

Eider Iturriaga argazkilariaren erakusketa egongo da ikusgai Gasteizen, MFest! jaialdiaren egitarauaren baitan. Hau izango da Eider Iturriaga argazkilariak ateratako argazkiez baliatuta atzera begirako bidaia. Azkenengo urteetan( 2020-2023) Gauekoak programaren barnean klikatutako argazkiak elkartu eta Begiluz aurkeztuko dituzte. 2023/05/25 – 2023/06/03 Ostegunetik ostiralera: 19:00-21:00 Larunbata: 12:00-14:00 Labe Gazte Laborategia

Gehiago irakurri

MFEST! 2023 Artisau azoka

Maiatzaren 27an, Artisau Azoka egingo dute Gasteizen MFest! jaialdiaren egitarauaren barruan. Gauekoak programaren baitan antolatu dute ekitaldia. Azoka Martin Ttipia Lekuan jarriko dute (Fray Zakarias eraikinaren atzealdean). Gauza polit mordoa ikusi eta erosi ahal izango duzu bertan. 2023/05/27 12:00 – 20:30 Martin Ttipia plaza

Gehiago irakurri

Libreten koadernaketa. Mfest! 2023

Koadernaketa japoniar tailer laburra antolatu dute Gasteizen, MFest! jaialdiaren egitarauaren barruan. Bertan, paperak lotzeko modurik errezenea irakatsi eta erabiliko dute: joskintza. Urratsez urrats, zuloak egin, koadernoaren gorputzarekin elkartu eta multzo osoa josiko dute. Amaitzean, zure libreta izango duzu! 2023/05/27 18:00 – 19:30 Labe Gazte Laborategia

Gehiago irakurri

Estanpazio lantegia. Mfest!2023:

Zigiluak zizelkatzen eta estanpatzen ikasteko tailerra antolatu dute Gasteizen, Mfest! 2023 festibalaren egitarauaren barruan. . Diziplina honen sekretuak eta trikimailuak ezagutzeko aukera izango dute parte-hartzaileek. Erliebean grabatzeko teknika ikasi eta zure diseinua egin ahal izango duzu material eskuragarriekin eta kostu baxuko materialekin. Alba Tojo artegileak emango du ikastaroa. 2023/05/27 18:00 – 19:30 Labe Gazte Laborategia

Gehiago irakurri