Mfest! 2023: Sandré eta Perlata kontzertuan (Gauekoak)

Partekatu

Kontzertu aparta Gasteizen, Sandré (Bartzelona) eta Perlata (Arrasate) taldeen eskutik. Gauekoak egitarauaren barruan.

Bi taldeak oso bereziak dira. Sandré katalanak erabat sailkaezinak dira. Bartzelonako underground arrakaletatik, Rosa, Carles, Stefi eta Marc agertu ziren 2018.urtean. Lagunak ziren, eta oraindik ere badira, baita prekarioak ere eta haien oin azpiko zoruak batzuetan dar-dar egiten zuela zirudien.

Maialen, Ane, Jaione eta Txerra dira Perlata taldeko kideaka. Lubaki kuirpunk-a direla esan genezake. Musika zuzena, kurba eta bazterretatik egindakoa. Etenik gabeko gudan, normaren kontra. Lau diska kaleratu dituzte orain arte.

2023/05/26 21:00 – 23:59 Jimmy Jazz aretoa

Lotutako albisteak

Iruzkin bat utzi

Zure iruzkina bidali baduzu