MFEST! 2023 Artisau azoka

Maiatzaren 27an, Artisau Azoka egingo dute Gasteizen MFest! jaialdiaren egitarauaren barruan. Gauekoak programaren baitan antolatu dute ekitaldia. Azoka Martin Ttipia Lekuan jarriko dute (Fray Zakarias eraikinaren atzealdean). Gauza polit mordoa ikusi eta erosi ahal izango duzu bertan. 2023/05/27 12:00 – 20:30 Martin Ttipia plaza

Gehiago irakurri

Libreten koadernaketa. Mfest! 2023

Koadernaketa japoniar tailer laburra antolatu dute Gasteizen, MFest! jaialdiaren egitarauaren barruan. Bertan, paperak lotzeko modurik errezenea irakatsi eta erabiliko dute: joskintza. Urratsez urrats, zuloak egin, koadernoaren gorputzarekin elkartu eta multzo osoa josiko dute. Amaitzean, zure libreta izango duzu! 2023/05/27 18:00 – 19:30 Labe Gazte Laborategia

Gehiago irakurri

Estanpazio lantegia. Mfest!2023:

Zigiluak zizelkatzen eta estanpatzen ikasteko tailerra antolatu dute Gasteizen, Mfest! 2023 festibalaren egitarauaren barruan. . Diziplina honen sekretuak eta trikimailuak ezagutzeko aukera izango dute parte-hartzaileek. Erliebean grabatzeko teknika ikasi eta zure diseinua egin ahal izango duzu material eskuragarriekin eta kostu baxuko materialekin. Alba Tojo artegileak emango du ikastaroa. 2023/05/27 18:00 – 19:30 Labe Gazte Laborategia

Gehiago irakurri

Txapen tailerra. Mfest! 2023:

Zure txapa diseinatzeko gogorik baduzu, hemen duzu aukera aparta. Txapak diseinatzen ikasteko tailerra antolatu dute Gasteizko MFest! 2023 jaialdiaren barruan. Gauekoak gazteentzako aisialdi programaren baitan dago ekimena. Aldeza urretik eginiko diseinu batzuetatik abiatuta, zure txapa nahi duzun bezala apaindu, margotu eta zirriborratu ahal izango duzu. 2023/05/27 18:00 – 19:30 Labe Gazte Laborategia

Gehiago irakurri

HEKSA eta GINGER kontzertua. Mfest! 2023:

Hekas eta Ginger taldeek kontzertua emango dute Gasteizen, Ffest! 2023 festibalaren barruan. Ginger Zarautz eta Oriotik datorren taldea da. Punk doinuak lantzen ditu, ahotsetan doinu melodikoak eta oihuak tartekatuz eta 90. hamarraldiko rock gitarreroaren zertzeladaz. Heksa, berriz, Getafeko lau lagun dira. Punk melodikoa jotzen dute eta egiten dituzten letrek mundua nola bizi duten eta nola aldatuko luketen adierazten dute.

Gehiago irakurri