Nafarroan independentizatzeko etxebizitza bila zabiltza? Aldaketak datoz
Tumatxa Gazteak
Etxebizitza babestua eskuratzeko baldintzak eta esleipen-sistemak aldatu ditu Nafarroako Gobernuak, eta aldaketa batzuk bereziki interesgarriak izan daitezke gazteendako. 35 urte edo gutxiago dituztenek, esaterako, alokairuko etxebizitzen zozketetan erreserba orokorreko talde berezian parte hartzen ahalko dute, sustapeneko udalerrian erroldatuta badaude.
Irailetik aitzina, alokairuko eta alokairu eskuragarriko etxebizitzak zozketa bidez esleituko dira erreserba orokorrean. Zozketa publikoa izanen da eta notario aurrean eginen da. Adinaz gain, sustapeneko udalerrian erroldatuta egotea ere kontuan hartuko da.
Gainera, sarbideko gutxieneko diru-sarrerak aldatu dira: alokairurako 5.000 eurokoak izanen dira; BOE erosteko, 19.000 eurokoak; eta BOET erosteko, 24.000 eurokoak.
Dagoeneko Etxebizitza Babestuaren Eskatzaileen Erroldan izena emanda bazaude, irailaren 1a baino lehen zure eskaera berrikusi, lehentasunak eguneratu eta interesa duzun sustapenak aukeratzea komeni da.
Erroldan izena ematea ezinbertzekoa da etxebizitza babestua eskuratu ahal izateko. Eskaerak eta informazio guztia Nafarroako Gobernuaren izapideen katalogoan kontsulta daitezke.
