Nafarroa Sariak 

Etorkizuneko abokatuek diplomak jaso dituzte Iruñean

Tumatxa Gazteak Gaur goizean, 15 ikaslek diplomak jaso dituzte Iruñean, 2025-2026 ikasturtean egindako praktikengatik. Gazteak Nafarroako Unibertsitatetik, NUPetik eta Abokatuen Sarbiderako Masterretik etorriak dira, eta azken hilabeteotan praktikak egin dituzte Iruñeko Gaztediaren Etxeko aholkularitza juridikoetan. Praktiketan, gazteek aholkularitza juridiko orokorrean, elkartegintzan eta ekintzailetzarekin lotutako gaietan aritu dira lanean, gazteei laguntza eta orientazioa emanez. Diplomak banatzeko ekitaldian izan dira Mikel Armendáriz… Irakurri gehiago
Bertsolaritza Nafarroa 

Bertsoaroa 2026: Iruñea bertsoz eta kulturaz mukuru

Tumatxa Gazteak Otsaila eta martxoa bertsoz beteko dira Iruñean. Bertsoaroa 2026 programak zazpi hitzordu ekarriko ditu hirira, otsailaren 3tik martxoaren 12ra, eta aurten ere gazte bertsolariak eta izen handiak nahastuko ditu. Egitaraua Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatu dute, eta proposamen franko izanen dira: bertso jaialdiak, saio elektronikoak, bertso literarioak, haurrendako tailerra eta bertso afaria. Jarduerak hainbat gunetan eginen… Irakurri gehiago
Aisialdia Nafarroa Zinea 

Larunbatean sormen festa Iruñeko Gaztediaren Etxean!

  Tumatxa Gazteak Zinema, animazioa edo bideojokoak gustuko badituzu, larunbat honetan plan polita duzu Iruñeko Gaztediaren Etxean. 17:15etik aitzina, sormenarekin lotutako tailerrak, bideojoko erakustaldiak eta film proiekzioa izanen dira arratsalde osoan. Jardunaldia Navarra Digital Creators kolektiboak antolatu du, eta helburua da pantailaren gibelean dagoen sormen eta lan guztia gertutik ezagutzea. Egitasmoa 12 eta 30 urte arteko gazteendako da, eta ez… Irakurri gehiago
Aisialdia Nafarroa 

Iruña Open 2026 Rubik txapelketa, Gazte Etxean!

Tumatxa Gazteak Prest kubo, kolore eta buru-hauste artean murgiltzeko? Bihar, martxoaren 13an, ostiralez, Gazte Etxea giro bereziz beteko da Rubik kuboari buruzko doako tailerrarekin. Saioa 18:00etatik 20:00etara izanen da, eta 12 eta 30 urte arteko gazteendako prestatua dago. Tailerrean Rubik kuboa muntatzen ikasten ahalko da, pausoz pauso. Gainera, Iruña Open 2026 txapelketako parte-hartzaileek erakustaldi ireki bat eginen dute, euren abiadura… Irakurri gehiago
Berdintasuna Elkartasuna - Lankidetza Nafarroa 

Gazteak Lankidetzan: 13 gazte nafar mundura abiatu dira

Tumatxa Gazteak Hemendik aitzina, Nafarroako gazteek aukera gehiago izanen dituzte gizarteko erabakietan parte hartzeko. Nafarroako Gobernuak onartutako Gazteriaren eta Belaunaldien Arteko Justiziaren Foru Legeak gazteek beren bizi-proiektua autonomiaz, askatasunez eta aukera berdintasunean garatzen lagundu nahi du, parte-hartzea, prestakuntza, enplegua eta emantzipazioa sustatuz. Lege berriak 2011ko araudia ordezten du, eta hainbat berrikuntza ekartzen ditu. Lehen aldiz, belaunaldien arteko justizia eta belaunaldien… Irakurri gehiago
Gazteentzako baliabideak Nafarroa Zinea 

Zinemara 4,50 euroan Nafarroako Gazte Txartelarekin!

Tumatxa Gazteak Zinema gustuko baduzu, hau zuretzat da. Nafarroako Europako Gazte Txartelaren titularrek —eta Nafarroan bizi diren bertze autonomia erkidego edo Europako herrialdeetako gazte txartelen jabeek— aukera dute Golem Baiona eta Golem Yamaguchi zinemetan sarrerak prezio berezian eskuratzeko. Asteartero, zure Gazte Txartela eta dagokion deskontu-kodea aurkeztuta, zinemarako sarrera 4,50 euroan lortzen ahal duzu. Eskaintza aprobetxatzeko: Nafarroako Europako Gazte Txartelaren titularra… Irakurri gehiago
Bidaiak Nafarroa Planak 

PortAventura eta Ferrari Land 2×1 eskaintzarekin!

Tumatxa Gazteak Abentura bikoitza prezio berean? Bai horixe! Nafarroako Europako Gazte Txartelaren titularrek aukera dute PortAventura Park eta Ferrari Land batera bisitatzeko 2×1 promozioarekin. Egun oso batez, atrakzio ikusgarriak, emozio handiak eta Ferrari markaren mundu berezia ezagutzen ahalko dituzu. Gainera, Ferrari Landeko arratsaldeko ordutegi berriarekin, esperientzia are gehiago aprobetxatzen ahal da. Eskaintza 2×1 PortAventura Park + Ferrari Land sarreretan Online… Irakurri gehiago
Arte Diseinua Lehiaketak Nafarroa 

488 lan aurkeztu dituzte Sanfermin 2026ko kartel lehiaketara

Tumatxa Gazteak Iruñeko Udalak antolatutako Sanfermin 2026ko kartel lehiaketak guztira 488 proposamen jaso ditu aurten. Kopurua iazkoaren parekoa izan da; orduan 490 kartel aurkeztu zituzten. Parte-hartzaile gehienak Nafarroakoak izan dira: guztira 291 lan, hau da, aurkeztutako guztien %59,6. Horien artean, Iruñea izan da aktiboena, 160 kartel bidalita. Atzerritik ere iritsi dira proposamenak. Guztira 8 kartel heldu dira kanpotik: hiru AEBetatik… Irakurri gehiago
Aisialdia Gazteentzako baliabideak Nafarroa 

Gazte Etxean, udaberriko ikastaroak prest!

Gazte Etxeak udaberrirako izen-ematea zabaldu du jada. Guztira, 39 ikastaro, 14 informatika tailer dohainik eta psikologia eta ongizate pertsonaleko 3 tailer eskainiko dituzte, denetara 1.028 plaza. Iruñean erroldatua dagoen edo han ikasten duen 14 eta 30 urte arteko gazteak martxoaren 2tik aitzina apuntatzen ahalko dira. Gainerakoek, berriz, martxoaren 9tik aurrera izanen dute aukera. Izen-ematea aurrez aurre egin behar da, Zangoza… Irakurri gehiago
Aisialdia Nafarroa 

Iruñeko Gazteendako Bono Kulturala berriz martxan

Adi, Iruñeko gazteak: bono kulturalak berriz paratu dituzte! Iruñeko Udalak 2.400 bono banatuko ditu, 14 eta 30 urte arteko gazteendako, zinema, antzerki eta liburuetan deskontuak izan ditzaten. Bono Kulturala Iruñea Gaztea programaren bidez, gazteak kulturara hurbildu nahi dituzte. Bonuak dohainik eskuratzen ahalko dira martxoaren 2an, astelehenez, 16:00etatik aitzina, Gazteriaren Etxean (Zangoza kalea, 30). Banaketa aurrez aurre eginen da bakarrik, NANa… Irakurri gehiago
1 … 6 7 8 9 10 … 16