Zinemara 4,50 euroan Nafarroako Gazte Txartelarekin!

Tumatxa Gazteak

Zinema gustuko baduzu, hau zuretzat da. Nafarroako Europako Gazte Txartelaren titularrek —eta Nafarroan bizi diren bertze autonomia erkidego edo Europako herrialdeetako gazte txartelen jabeek— aukera dute Golem Baiona eta Golem Yamaguchi zinemetan sarrerak prezio berezian eskuratzeko.

Asteartero, zure Gazte Txartela eta dagokion deskontu-kodea aurkeztuta, zinemarako sarrera 4,50 euroan lortzen ahal duzu.

Eskaintza aprobetxatzeko:

  • Nafarroako Europako Gazte Txartelaren titularra izan behar duzu.
  • Deskontu-kodea eskatu behar duzu.
  • Zure Gazte Txartela aurkeztu behar duzu zineman.

Kontuan izan:

  • Eskaintza ez da baliagarria jaiegunetan.
  • Ez da bateragarria bertze eskaintza edo promozioekin.
  • Sustapena indarrean egonen da antolatzaileek zehaztutako epea amaitu arte.

Zinema areto handian filmak ikusteko aitzakia ederra da hau, eta gainera prezio oso merkean.

Non?
Golem Baiona eta Golem Yamaguchi zinemetan.

Noiz?
Asteartero.

Prestatu krispetak eta aukeratu filma! 🎬🍿

Informazio gehiago:
juventudnavarra.es/eu

Erlazionatutako sarrerak