Gazteak Lankidetzan: 13 gazte nafar mundura abiatu dira
Tumatxa Gazteak
Hemendik aitzina, Nafarroako gazteek aukera gehiago izanen dituzte gizarteko erabakietan parte hartzeko. Nafarroako Gobernuak onartutako Gazteriaren eta Belaunaldien Arteko Justiziaren Foru Legeak gazteek beren bizi-proiektua autonomiaz, askatasunez eta aukera berdintasunean garatzen lagundu nahi du, parte-hartzea, prestakuntza, enplegua eta emantzipazioa sustatuz.
Lege berriak 2011ko araudia ordezten du, eta hainbat berrikuntza ekartzen ditu. Lehen aldiz, belaunaldien arteko justizia eta belaunaldien arteko erantzukizuna aitortzen dira, gaur hartzen diren erabakiek etorkizuneko belaunaldietan izanen duten eragina kontuan hartzeko. Gainera, Nafarroako Gazteriaren Foroa sortuko da, gazteen ordezkaritza-organo nagusi gisa, eta gazte talde informalek ere gai publikoetan parte hartzen ahalko dute.
Bestalde, Youth Test izeneko tresna berria ezarriko da, administrazioaren erabakiek gazteengan izanen duten eragina aztertzeko. Horrez gain, legeak boluntariotza, nazioarteko parte-hartzea, Nafarroako Gazteen Parlamentua eta gai zehatzen inguruko gazte-mahaiak sustatuko ditu.
Lege honekin, Nafarroa gazteriaren antolaketa-aniztasuna aitortzen duen lehen erkidegoetako bat bilakatzen da. Gainera, araua gazteen ekarpenekin egindako parte-hartze prozesu zabal baten emaitza da, gazteen ahotsa erdigunean paratuz.
Informazio gehiago:
juventudnavarra.es
