Doako aterpetxe txartela Nafarroako Gazte Txartelarekin!

Tumatxa Gazteak

Bidaiatzea gustuko baduzu, adi! Nafarroako Europako Gazte Txartelaren titularrek aukera dute REAJ Aterpekide Txartela doan eskuratzeko.

Sustapen hau 2019an abiatu zen, Gazte Txartelaren 30. urteurrena ospatzeko, eta gaur egun ere indarrean segitzen du. Helburua argia da: gazteen mugikortasuna eta bidaiatzeko aukerak erraztea.

Txartel horrekin, Espainiako 300 aterpetxe baino gehiagoz eta munduko 90 herrialdetan dauden 4.000 aterpetxe baino gehiagoz baliatzen ahalko zara. Horrez gain, bidaietan erabiltzeko hainbat deskontu eta abantaila ere eskaintzen ditu.

Nola jaso txartela?

Eskaera egin ondoren, datuak egiaztatuko dira, eta REAJri bidaliko zaizkio. Handik gutira, zure REAJ Aterpekide Txartela posta elektronikoz jasoko duzu, formatu digitalean.

Kontuan hartu beharrekoak

  • Urtean eskaera bakarra egin daiteke pertsonako.
  • Txartelak urtebeteko balioa du, jaulkitzen den egunetik hasita.
  • Doako txartelen kopurua mugatua da; beraz, erabiliko baduzu bakarrik eskatzea gomendatzen da.
  • Txartela egiteko, izena, abizenak, NANa, jaioteguna eta posta elektronikoa bidaliko zaizkio REAJri.

Munduan barna bidaiatzeko, jende berria ezagutzeko eta ostatu merkeak aurkitzeko aukera ederra da.

Informazio gehiago:
REAJ

Nazioarteko aterpetxeen sarea:
Hostelling International

Gazte Txartelari buruzko informazioa:
juventudnavarra.es/eu

Motxila prest? Aterpekide txartelarekin mundua pixka bat hurbilago dago. 🌍🎒

Erlazionatutako sarrerak