‘Ikusten duzu goizean’ (Haira)

Haira du alter ego Peio Erramouspe Sarako musikari multiinstrumentistak. 2023an ‘Ikusten duzu goizean’ estudioko lan aparta aurkeztu du. Bere tresneriak lagundurik bost kantu bereganatzen ditu, Elizanburu saratar idazlearen olerki klasikoak (Xori Berriketaria, Ikusten Duzu Goizean) eta familiaren tradiziotik inspiratutako doinuak (Eraztuna, Nauna, Nauna jin) Peio Erramouspek Moï Moï kolektiboaren baitan eman zituen lehen urratsak, ekoizle eta musikari elektroniko gisa. Lan…

Gehiago irakurri

Inoizez

Inoizez taldearen estudioko lehen lanaren berri izan dugu 2023an. Influentzia musikal anitzak aitortzen dituzte Ion Andreu, Raul Olaizola, Nara, Hector Larrañaga eta Aitor Korta musikariek. Zestoatik melodia koloretsuak, erritmo ilunak eta gitarra landuak erabiltzen dituzte kantuak osatzeko. 2021an Polybius taldearen errautsetatik sortu zen proiektu berria. ‘Inoizez’ albuma izugarri gustatu zaigu eta 2023ko nobedade interesgarrienen zerrendan txertatu dugu.

Gehiago irakurri

‘Nora goazen jakin gabe’ (Lilo)

Iruñerriko Lilo taldeak lehen albuma argitaratu du 2023an: ‘Nora goazen jakin gabe’. Poparen eragina nabaria da beraien kantuetan, nahiz eta beste estilo batzuekin ere jolasten diren, hala nola rockarekin indiearekin edota folkarekin. Maria Mateo (ahotsa eta konposizioak), Pello Iturria (bateria eta ahotsa), Oihane Gulina (pianoa eta koruak), Julen Hoyuelos (gitarrak), Nekane Ibero (gitarra, baxua eta koruak) eta Irama Otero (gitarrak)…

Gehiago irakurri

Etorkizuna ginenean (Leihotikan)

Leihotikan talde nafarrak ‘Etorkizuna ginenean’ (Gor) estudioko zazpigarren lana aurkeztu du 2023an. Gaztain Estudioetan grabatu dute Eñaut Gaztañaga teknikariarekin eta Gorka Urbizuren ekoizpenarekin. Masterizazioa, berriz, Bartzelonako Ultramarinos estudioetan egin dute. Euskal punk rockaren adierazle nagusietakoa dugu Leihotikan eta album aparta ondu dute. Disko hau merezimenduz sartu da 2023ko gure gogokoenen zerrendan.rtu da 2023ko gure

Gehiago irakurri

‘Mapa eta lurraldea’ (Mamu)

Mamu, Bilboko estoldetatik datorren hardcore laukotea da. ‘Mapa eta lurraldea’ debuteko lana argitaratu dute 2023an, zazpi kantuz osatutako lan indartsua. Besteak beste Raust, Sen Horx, Ukabila, eta bereziki Haxotz taldeetan ibilitako musikariak dira Luzu, Alex, Txira eta Jokin, taldeko lau kideak. Santutxutik hasi dute Euskal Herri osorako erasoa, benetan interesgarria iruditu zaigun bilduma batekin.

Gehiago irakurri

Mocker’s

2010. urtean Durangon sortutako rock hirukotea da Mocker’s. Jon Garcíak (Baxua eta ahotsa), Asier Eliasek (Bateria) eta Ritxi Blancok (Gitarra) osatzen duten proiektuak hard rock psikodelikoa, progresiboa eta alternatiboa jorratzen dute: Izatearen inguruko letra existentzialistek beraien proposamen artistikoa borobiltzen dute. 2023an estudioko laugarren lana aurkeztu dute, ‘Argi Egin’ izenburukoa. Mocker’s taldearen rock espazial eta konplexua izugarri gustatu zaigu.

Gehiago irakurri

Muzak

Muzak talde gipuzkoarrak estudioko lehen lana argitaratu du 2023an, ‘Irabaziak eta galerak izenburukoa. Joanes Iñurrietak (Soraluze), Ruben Irigoyenek (Elgoibar) eta Aitor Sagarmendik (Mutriku) osatutako hirukoteak post-rock eta rock progresiboa jorratzen dute. 2021. urtean kaleratutako ‘Programaturik’ albumaren ondoren, lau abestiko EP berria dakarte. Lan honetan metalera eta baita pop-era ere hurbildu dira Muzak taldekoak. Sortu zenetik hona erakutsi duten eboluzioa oso…

Gehiago irakurri

Sukena

Sukena taldeak pop-rock dotorez beteriko debuteko lana kaleratu du 2023an, ‘Guztia gordetzea ezinezkoa da’ izenburukoa. Oñatiko Eider eta Naia (ahotsak) dira proiektuaren sortzaileak. Akustiko formatuan kontzertuak ematen hasi ziren eta denbora batez horrela ibili ondoren, Asier Igartua (gitarra) gehitu zitzaien. Disko grabatzeko, berriz, Iratxe Urzelai (baxua) eta Xabier Albistegi (Bateria) batu dira taldera, Xantirekin (gitarra) batera.

Gehiago irakurri

Tooth

2009an Gernikan sortutako post-hardcore taldea da Tooth. 2012an atera zuten lehen lana. Ondoren etorri ziren ‘Bi’ eta ‘Amaierarik ez…’. 2023an, berriz, ‘Errautsetatik indartsua kaleratu dute, hainbat zigiluren laguntzarekin: (xCementeriox (EUS), Cosmic Tentacles (EUS), Iparragirre Records (EUS) eta Sounds Like Sunday (GZ)). Hurbiletik jarraitzeko moduko taldea da zalantzarik gabe..

Gehiago irakurri

Zatibi

Zatibi Azkoitiko Mikel Iraeta artistaren alter egoa da. Orain arte, lau disko argitaratuak zituen, bi bakarka bere izenpean eta beste bi RO taldearekin. 2023. urtean ‘ODD’ izeneko diskoa aurkeztu du ezizen horrekin. Elektronika dantzagarria eta zuzena jorratzen du Zatibik. Melodia erakargarriak, perkusio organikoak eta euskarazko sanpleak entzun daitezke

Gehiago irakurri