‘Ikusten duzu goizean’ (Haira)
Haira du alter ego Peio Erramouspe Sarako musikari multiinstrumentistak. 2023an ‘Ikusten duzu goizean’ estudioko lan aparta aurkeztu du. Bere tresneriak lagundurik bost kantu bereganatzen ditu, Elizanburu saratar idazlearen olerki klasikoak (Xori Berriketaria, Ikusten Duzu Goizean) eta familiaren tradiziotik inspiratutako doinuak (Eraztuna, Nauna, Nauna jin)
Peio Erramouspek Moï Moï kolektiboaren baitan eman zituen lehen urratsak, ekoizle eta musikari elektroniko gisa. Lan honetan kosmische musik-en kraut eta sintetiko mundu batean murgiltzen gaitu. Horretarako Lumi, Xabi Etcheverry, Paxkal Irigoyen, Anne-Lise Arnaud, Félix Buff, Alan Billi eta Mugarri 25 sorkuntzako beste artista batzuekin inguratu zen.
Hurbiletik jarraitzeko moduko proiektua.