Hemeroteka 

Gipuzkoan Gazte Tour 2022

Gipuzkoan Gazte Tour zikloak arte- eta musika-emanaldi interesgarriak eskainiko ditu 2022ko bigarren seihilekoan. Osasun larrialdiaren ondorioz etenaldi txikia egin ondoren, 2021ean itzuli zen Gipuzkoan Gazte Tour, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Departamentuak 16 eta 25 urte bitarteko gazteei eskaintzen dien aisia aktiboko eta partaidetzazko kultura-zirkuitua. Lehen mailako artistek eta talentu berriek hartuko dute parte ekimenean. Honako hauek dira emanaldiak hartuko dituzten udalerriak:… Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Erasmuseko ikasleentzako bekak (Vital Kutxa)

🎓Arabarra zara edo Araban erroldatua eta aurtengo Erasmus ikasturtea prestatzen ari zara? Vital fundazioak 1.200 €rainoko laguntza eskaintzen du Erasmus programan parte hartuko duten bere gazteentzat. Deialdiari buruzko informazio osoa kontsulta dezakezu Fundazioaren web orrian. Lagunza 1.200 eurokoa izan daiteke ikasturte osoa kanpoko unibertsitate batean eman behar duten ikasleentzat; 600 eurokoa egonaldia lau eta sei hilabete bitartekoa bada, eta 120… Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Jaurtiketa enplegua helburu!

ANEZKA enplegu-programek langabeen enplegagarritasuna hobetzen dute, parte-hartzailearen helburu profesionalarekin bat datorren lanpostu bat aurkitzeko aukerak handitzeko laneratze-prozesuan lagunduz. ANEZKA programetan, pertsona-talde heterogeneoak sortzen dira; parte-hartzaileek zeharkako gaitasunak eta gaitasun digitalak hobetzeko espezialisten laguntza eta aholkularitza izaten dituzte. Horrez gain, lan-merkatuan sartzeko bideak aztertu eta enplegua aktiboki bilatzen dute.  Norentzat dira Anezka programak? Langabetuei edo enplegua hobetzeko prozesuetan izena emanda daudenei… Irakurri gehiago
Hemeroteka 

OPORKLIK! Udako argazki-hizki lehiaketa

16 eta 30 urte bitartekoa bazara,eta arabarra bazara edo Araban bizi, lan edo ikasten baduzu, irailaren 18ra arte duzu aukera Oporklik! Udako argazki-hizki lehiaketan parte hartzeko. 2022ko uda egindako argazkiak eta izenburua edo azalpen-testu laburra igo beharko ditu Alea-ren wegbunean propio sortutako atalean, lehiaketaren oinarrietan azaltzen den bezalaxe. Bi sari mota daude. Lehen modalitatean, izenburuarekin bidalitako bi argazkirik onenak aukeratuko… Irakurri gehiago
Dantza Kirola 

Gazte-Factory, gazteentzako eremua Gasteizen

HIri-dantzak Gazte-Factory hiri-dantzaren mundura hurbildu nahi duten 16 eta 30 urteko gazteentzako gunea da. HIri-dantzek artea eta kirola nahasten dituzte, modu osasungarri eta dibertigarrian. Gasteizko Udalaren ekimenez sortutako ekimen honetan, zenbait koreografia landuko dute parte-hartzaileek. Dantzari profesionalen batek ere parte hartuko eskola irekietan. NonStop Factory Lekua Lakua gizarte-etxea. Ordutegia Igandeetan, 9:00etatik 11:00etara. Kordinatzailea Oreka Dance www.orekafestival.com ! Informazio gehiago eta aholkularitza… Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Ableton Live ikastaroa

Ableton Live audio-sekuentziadore bat da, eta MIDI, Windows eta macOS sistema eragileetarako DAW (Digital Audio Workstation) izenez ere ezagutzen den aplikazioa. Gaur egun musika ekoizteko tresnarik onenetako bat da, baita musika konposatzeko eta zuzeneko musikarako sortu den software bakarra ere. Donostia Kulturak antolatutako ikastaro honetan, Ableton Live-ren oinarriak ikasi ahal izango dituzte 16 urtetik gorako gazteek. Irailaren 12ra arte egongo… Irakurri gehiago
Musika Eletronikoa 

Musika esperimental ikastaroa, Dj Amsiarekin (Azkuna Zentroa)

Musika elektronikoari buruzko tailer interesgarri honetan, tarifa murriztua  ordaintzen dute 30 urtetik beherako gazteek (Az txartela edukiz gero). Ikastaroa Bilboko Azkuna Zentroan izango da, azaroaren 16 eta 17 egunetan. Dj Amsia izango da irakaslea, euskal musika esperimentalaren figura esanguratsu eta ezezaguna. “Música electrónica, silico y ruido” tailer teoriko-praktikoan, DJ Amsiak sintetizadorea protagonista duen musika elektronikoaren historia asmatua errepasatzea proposatzen du: jatorria,… Irakurri gehiago
1 … 4 5 6 7