OPORKLIK! Udako argazki-hizki lehiaketa

Partekatu

16 eta 30 urte bitartekoa bazara,eta arabarra bazara edo Araban bizi, lan edo ikasten baduzu, irailaren 18ra arte duzu aukera Oporklik! Udako argazki-hizki lehiaketan parte hartzeko.

2022ko uda egindako argazkiak eta izenburua edo azalpen-testu laburra igo beharko ditu Alea-ren wegbunean propio sortutako atalean, lehiaketaren oinarrietan azaltzen den bezalaxe.

Bi sari mota daude. Lehen modalitatean, izenburuarekin bidalitako bi argazkirik onenak aukeratuko ditu epaimahai herrikoiak. Horiei bi personentzako bazkaria eta saskia egokituko zaie.

Bigarren modalitatean, berriz, testuarekin bidalitako bost argazkiko bi sortarik onenak hautatuko ditu epaimahai profesional batek. Durangoko Azokan erabiltzeko bi gau landetxe batean eta 150 euroko bonoa jasoko dute irabazleek.

Oro har, argazkien kalitatea, gaiarekiko lotura eta bidaiaren inguruko azalpena kontutan hartuko dira sariak emateko orduan. Irabazleen izenak irailaren 28an jakinaraziko dira. Urriaren 21etik aurrera erakusketa egingo dute lehiaketara aurkeztutako lan guztiekin.

Parte hartzeko bi modu egongo dira:

Lotutako albisteak

Iruzkin bat utzi

Zure iruzkina bidali baduzu