Aisialdia Bizkaia 

Asteburu honetan naturara ihes egiteko planik? 🌿

Tumatxa Gazteak 🌳 Domeka honetan, maiatzak 24, Europako Natura Parkeen Eguna ospatzen da. Egun horregaz gogoratzen da 1909ko maiatzaren 24an, Suedian, Europako lehenengo parke naturalak izendatu zirela. ⛰️ Hiriko zaratatik apur bat aldendu eta naturagaz konektau gura badozu, Bizkaiak sekulako txoko naturalak daukaz zure zain. Besteak beste, Gorbeia, Urkiola eta Armañon bisitetako aukerea daukazu. 🥾 Mendi ibilaldiak, aire garbia, paisaia… Irakurri gehiago
Tumatxa! 

MUZAK – ROCK PROGRESIBOA

MUZAK proiektua Ruben Irigoyen (Elgoibar) eta Joanes Iñurrieta-ren (Soraluze) eskutik sortzen da eta 2020an Aitor Sagarmendi (Mutriku) proiektura batzen da baxujole moduan eta hirukotea finkatzen da.2021eko abenduan taldearen lehen lana kaleratzen dute, “Programaturik” izenekoa, post-rockak eta rock-progresiboak eraginda.2023ko urtarrilean estudioko bigarren lana aurkezten du taldeak, “Irabaziak eta galerak”, 4 abestiko EP-a, non rock-progresiboaren ikutuak mantentzen diren, oraingoan metal-musika gehiagorekin jolastuz eta beti groovea ahaztu… Irakurri gehiago
Tumatxa! 

RAMADA INN – 70´ROCK KLASIKOA

Juan Valls musikariaren proiektu berria da RAMADA INN. Taldea ibilbide luzeko zein estilo desberdineko musikariek osatzen dute, aurretik talde nahiz bakarkako proiektuetan arituak dira: Juan Valls kitarra eta ahotsean, Ander Etxaniz baxuan (Lenao, Zingira) eta Mikel Marco baterian (Herstura). 2021eko uztailean taldeak «Pills for Horses» izeneko bere lehen lana grabatu zuen Andoaingo Garate estudioetan, Iñaki Zubia eta Martxel Arkarazoren gidaritzapean. “Real Tree” izena… Irakurri gehiago
Tumatxa! 

NAKAR – ELEKTRONIKA POSTPUNK

NAKAR postpunk elektronika proiektu berri bat da, hainbat proiektutan ibili diren artistekin osatua, bide berrien bila. Proiektuaren abiapuntua Lasarteko Pogrom synth-punk taldearen kontzertua izan zen. Hor elkartu ziren Jone Laspiur aktore eta abeslaria (Koban, Nogen) eta Xalba Ramirez (Raitx, Koban, Physis Versus Nomos), eta proiektu berri bat abiatzea erabaki zuten Andoni Olaetxearekin (Pelax, Zozo, Burrundaria…) eta Jokin Azpiazurekin (OLOR, Occhi… Irakurri gehiago
Tumatxa! 

BAMMS – PUNK-ROCK + ROCK&ROLL

BAMMS 2017ko irailean sortu zen. Kasualitate klasiko horietako baten ondorioz. Zergatik? Beñat (Hernani), Aitor (Hernani) eta Mikelek (Lasarte) denbora zeramaten entsegu lokalean abestiak sortzen. Bitartean Muñoz (Donostia) eta Sotillosek (Donostia) zeukaten proiektua uda horren hasieran bukatu zen. Beñat, Aitor eta Mikelek abeslari bat nahi zuten landuta zituzten abestiei hitzak jarri eta grabatzeko, gainera armonika jotzen duen bat (izatez, proposamena hasiera… Irakurri gehiago
Tumatxa! 

AMATERRA – FOLKLORE+ABANGOARDIA FUSIOA

AMATERRA, zure zentzuen bitarteko bidai oniriko bat da. “Eter” izenburua du Amaterra taldearen lehen lanak. Pentsamendu eta kezka ezberdin asko azaleratu, garatu eta transmititzeko xedearekin hazitako abestiez elikatua. Gure izatearekin eta ingurune naturalarekin lotura-ariketan dagoena; hots, Pachamamaren deia, idea eta taupada berreskuratutzeko helburuaz sortua. Gipuzkoako Tolosa herrian errotuta, bertako artista ezberdinek, esperientzia artistiko bakar eta magiko bat eskaintzen dute, ikuspuntu… Irakurri gehiago
Tumatxa! 

SIGLAS – INDIE GARAGE POP

SIGLAS taldea Donostiako lau lagunen proiektua da eta 2022ko udaberrian jaio zen. Jessica, María, Luis eta Diegok 90. hamarkadako indie-tik, garaje revival-etik eta pop doinu elektriko eta freskagarriatik edaten dute. Dagoeneko hamar kantuekin osatu dute errepertorioa eta hauek banaka-banaka kaleratzen ari dira.Lehen abestia eta honen bideoklipa, “Luna Verde” izenekoa, Otsailan argitaratu dute. Beraiek esaten dute, Teenage Fanclub-ekin zure parke kuttunera joan, piknik bat… Irakurri gehiago
Tumatxa! 

OLANA LISS – JAZZ, SOUL, R&B

Donostian bizi den abeslari afro-meñak (aita afrikarra eta ama Extremadurakoa duen Cáceres-en jaioa) 17 urte zituela bere ibilbide profesionalari hasiera eman zion, bere jaioterriko Cácereseko hainbat emanalditan. 23 urterekin gitarra bere kabuz jotzen ikasi zuen. Bluesa, Jazza, Funka, Soula, Rythm & Blues edo Popa dira bizitza osoan zehar berarekin izan dituen generoak. Nazioko, Europako, telebistako eta musikako agertoki ugaritan ibili ondoren,… Irakurri gehiago
Tumatxa! 

IAGO MAGOA

IAGO AZKUE 2003an jaio zen Azpeitian (Gipuzkoa) eta 7 zazpi urte zituela sartu zitzaion magiarekiko interesa. 2015ean lehenengo aldiz eman zuen bere lehen ikuskizuna Soraluzeko gaztetxean. 2016an “Txisteratik Egun Magikoaren I.edizioa”-n parte hartu zuen Azpeitian eta ordutik urtero egin hoi du. Bestalde, Gipuzkoako hainbat eta haibat lekutan egon da magia egiten, adibidez: Azpeitia, Bergara, Altzo, Itziar, Zarautz, Getaria… Irakurri gehiago
Tumatxa! 

ITHAKA – POP-ROCK-A

Ithaka soinu ilun eta melankolikoen itsasoan murgildu da. Biluzten izeneko, aurkeztera datozen, diska berri honetan, alt rocka, stonerra, post-punka edo post-rocka bezalako generoetan mugituko da laukote Gipuzkoarra. Muse, Joy Division, Belako, Lukiek edota Wolf Alice bezalako taldeak izan dira Ithakaren lehen lan luzea bideratu duten influentziak. Bateria finkoak, baxu riff melodikoak, atmosferak eta riff gogorragoak osatzen dituzten gitarrak, energia ematen… Irakurri gehiago
1 2 3 … 7