Ableton Live ikastaroa

Partekatu

Ableton Live audio-sekuentziadore bat da, eta MIDI, Windows eta macOS sistema eragileetarako DAW (Digital Audio Workstation) izenez ere ezagutzen den aplikazioa.

Gaur egun musika ekoizteko tresnarik onenetako bat da, baita musika konposatzeko eta zuzeneko musikarako sortu den software bakarra ere.

Donostia Kulturak antolatutako ikastaro honetan, Ableton Live-ren oinarriak ikasi ahal izango dituzte 16 urtetik gorako gazteek. Irailaren 12ra arte egongo da zabalik izena emateko epea.


Deskribapena
● Zer da LIVE
● LIVE instalazioa eta konfigurazioa
● Session eta Arrangement bistak
● MIDI: Bateriak eta Sintetizadore birtualak LIVEn
● MIDI efektuak
● LIVEn audioa erabili: grabazioa, warping eta efektuak
● Abesti osoa sortu LIVEn
● LIVE Session baten prestaketa zuzenekoetarako


Helburuak
Programaren erremintak ezagutu ekoizpen eta zuzeneko sesioetan erabiltzeko.


Nori zuzendua
16 urtetik gorako gazteak.


Noiz

2022ko urriaren 19tik – abenduaren 14ra Asteazkenak

19:00 – 21:00

Intxaurrondo K.E.

124 €

Gaztelania

Matrikulazioa: 2022 irailak 12 • 16:00

Lotutako albisteak

Iruzkin bat utzi

Zure iruzkina bidali baduzu