2023ko musika nobedadeak Kategorizatu gabe Musika 

Mocker’s

2010. urtean Durangon sortutako rock hirukotea da Mocker’s. Jon Garcíak (Baxua eta ahotsa), Asier Eliasek (Bateria) eta Ritxi Blancok (Gitarra) osatzen duten proiektuak hard rock psikodelikoa, progresiboa eta alternatiboa jorratzen dute: Izatearen inguruko letra existentzialistek beraien proposamen artistikoa borobiltzen dute. 2023an estudioko laugarren lana aurkeztu dute, ‘Argi Egin’ izenburukoa. Mocker’s taldearen rock espazial eta konplexua izugarri gustatu zaigu. Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Musika 

Muzak

Muzak talde gipuzkoarrak estudioko lehen lana argitaratu du 2023an, ‘Irabaziak eta galerak izenburukoa. Joanes Iñurrietak (Soraluze), Ruben Irigoyenek (Elgoibar) eta Aitor Sagarmendik (Mutriku) osatutako hirukoteak post-rock eta rock progresiboa jorratzen dute. 2021. urtean kaleratutako ‘Programaturik’ albumaren ondoren, lau abestiko EP berria dakarte. Lan honetan metalera eta baita pop-era ere hurbildu dira Muzak taldekoak. Sortu zenetik hona erakutsi duten eboluzioa oso… Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Musika 

Sukena

Sukena taldeak pop-rock dotorez beteriko debuteko lana kaleratu du 2023an, ‘Guztia gordetzea ezinezkoa da’ izenburukoa. Oñatiko Eider eta Naia (ahotsak) dira proiektuaren sortzaileak. Akustiko formatuan kontzertuak ematen hasi ziren eta denbora batez horrela ibili ondoren, Asier Igartua (gitarra) gehitu zitzaien. Disko grabatzeko, berriz, Iratxe Urzelai (baxua) eta Xabier Albistegi (Bateria) batu dira taldera, Xantirekin (gitarra) batera. Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Kategorizatu gabe Musika 

Tooth

2009an Gernikan sortutako post-hardcore taldea da Tooth. 2012an atera zuten lehen lana. Ondoren etorri ziren ‘Bi’ eta ‘Amaierarik ez…’. 2023an, berriz, ‘Errautsetatik indartsua kaleratu dute, hainbat zigiluren laguntzarekin: (xCementeriox (EUS), Cosmic Tentacles (EUS), Iparragirre Records (EUS) eta Sounds Like Sunday (GZ)). Hurbiletik jarraitzeko moduko taldea da zalantzarik gabe.. Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Musika 

Eider: Loratzen

Eider (Eider Sáez, Lazkao, 1998) Nogen taldeko ahotsa izan zen 2018tik 2022ra bitartean, bakarkako ibilbideari ekin aurretik. 2023an ‘Loratzen’ izenburuko EP fresko eta harrigarria argitaratu du. Pop eta elektronikaz betetako sei kantu bildu ditu bertan, bere burua aurkitzeko bidea eta azken urteetan bizitako esperientziak, emozioak eta pertzepzioak erakusten dituzten doinu dotoreak. 2023. urteko ezusteko gozoenetakoa izan da, euskal musikari dagokionez.… Irakurri gehiago
1 5 6 7 8 9 32