Hemeroteka 

Rafting eta ur gymkhana (Gauekoak)

Rafting eta ur gymkhama saio interesgarria antolatu dute, Gauekoak Gasteizko gazteentzako aisialdi programaren barruan. Ontzi batean Irati ibaia zeharkatuko dute parte-hartzaileek, Irunberriko arroilatik igarota. Taldeka, ontzian gidatuko dituzte,  inguruneko ingurumen-balioak partekatuz eta transmitituz, eta ibaia barrutik, ibilgutik bertatik, ezagutzeko aukera izango da. Gune hau ikuspegi pribilegiatu batetik ezagutzeko aukera! Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Swing ikastaroa (Gauekoak)

Swing dantzaren munduan lehen urratsak emateko aukera izango duzu, Gauekoak programaren barruan antolatutako ikastaro honetan. Lindy Hop 2 orduz eta Solo Jazz ordubetez praktikan jartzeko aukera izango duzue. Erritmoa, komunikazioa, koordinazioa, mugimendua eta nola ez, barre asko. The Bounce dantza eskolak Madriletik eta Mallorkatiketorritako dantzari bikote paregabe hau aurkeztera dator. 2023/06/17 10:30 – 21:30 Kiribil sorgunea Irakurri gehiago
Ikastaroa Kategorizatu gabe Musika 

SoundV Micro Fest (Gauekoak)

Esperientzia eszeniko desbertdina bizitzeko aukera ematen dizu Gasteizko Gauekoak aisialdi programak. Soundviviendo proiektua artistak eurak sorturako egitasmoa da eta gune bat eman nahi die inguruko artista txikiei, izan kantari, dantzari, Djs…, ikusarazteko, ikusleekin esperimentatzeko edo, besterik gabe, beste artista batzuk ezagutzeko eta espazioak partekatzeko. 2023/09/23 10:00 – 23:30 Landatxo G.E , Falerina Lorategia, Discoteka Nakala Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Piperbeltz Wildcooking (Gauekoak)

Sukaldatzea eta natura gustuko dituzu? Bi zaletasun horiez gozatzeko aukera izango duzu, Gauekoak programaren baitan antolatutako ekintza honetan. Piperbeltz Wildcooking ikastaroan, Piperbeltz proiektuaren sortzaile eta kide diren Dani eta Ikerrekin batera Urarteko Baratzetara goaz sukaldatzera. Piperbeltz natura eta sukaldaritza elkartzen dituen ikus-entzunezko proiektu bat da. Euskal Herriko txoko ezkutuak, bertako fauna, flora eta lehengaiak ezagutzea eta zabaltzea, km0 produktuen eta… Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Etxe-baratza tailerra

Etxeko balkoian edo terraza ortu txikia edukitzea badago. Nola? Erantzuna jakin nahi baduzu, eman izena Gauekoak programaren barruan antolatutako ikastaro honetan. Landareen, substratuen eta gure baliabideen arabera baratze bat egiteko egitura ezberdinen beharrizanei buruz ikasiko dugu. Gure balkoian zintzilikatzeko botilak edo ur-botila berrerabiliekin lore ontzi bat eraikitzea. 2023/10/06 17:00 Judimendi G.E Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Musika konposatzen (Gauekoak)

Inoiz abesti propio bat egitea pentsatu baduzu,hutsetik konposatu, grabatu eta ekoiztu, hemen duzu hori egiteko behar den guztia ikasteko aukera. Oinarriak irakatsiko dituzte Gasteizko Gauekoak programaren baitan antolatutako ikastaro honetan. Bi saioetan banatuko den jarduera honetan musikaren sortze prozesuan eta abesti original baten grabaketa eta ekoizpenean zentratuko dira. Lehenengo esaioan musika pieza bat sortuko dutebere egitura, armonia, melodia, erritmo eta letra landuz. Bigarrenean… Irakurri gehiago
Hemeroteka 

“Udaberri Azidoa” Les Bobé Bobé

Umorezko euskarazko antzerki emanaldia antolatu dute Gasteizen, Gauekoan programaren barruan. ‘Udaberri azidoa’ du izenburu eta Les Bobé Bobé konpainiaren eskutik dator. Drogak, laguntasuna, erantzunkizunak eta zalantzak, borrokaren beharra, sexua eta ezinbesteko heriotza. Horretaz guztiaz hausnartu eta barre egiteko aukera! 2023/02/17 19:00 – 20:30 Aldabe Gizarte Etxea (Ekitaldi aretoa) Gazteak Euskara Udaberria heldu da! Erli pozaren pozaz dator berria ematera, baina… Irakurri gehiago
1 2 3 4 5