Erakusketa: World Press Photo 2023 Gasteizen

Partekatu

Azkenengo bi asteak World Press Photok eskaintzen duen guztiaz disfrutatzeko. Azaroak 15ean bukatuko da, Montehermoso Kulturunean (Ur biltegi zaharra) erakusketa hoau bisitatzeko aukera. Sarrera dohainik da eta astelehenetik igandera: 11:00-14:00 eta 18:00-21:00 bisitatzeko aukera dago.

Urte honetan, ikusgai dauden argazkiak 127 herrialdetako 3.752 kazetarik aurkeztutako 60.448 argazkien artetik aukeratu dira. Tematika desberdinekin; Gatazka armatuak, ingurumena eta hura babesteko teknologiak, Afganistanen bizitzeko dauden zailtasunak, hiyaba derrigorrez jantzi beharrari Teheranen aurre egiten dion neska gazte baten begirada tristea edo Estatu Batuetako gazteriaren zati bat irudikatzen duten azpigenero musikal berriak dira argazki horiek eskaintzen dizkiguten kontakizun indartsuetako batzuk.

Informazio guztia hemen:

👉 https://www.worldpressphoto.org/calendar/2023/vitoria-gasteiz-spain

Lotutako albisteak

Iruzkin bat utzi

Zure iruzkina bidali baduzu