Txapelpunk beti punk: Always Punk diskoarekin 25 urteko sua piztuta

Txapelpunk taldeak 25 urte bete ditu eszenatokietan, eta ospatzeko modua ez da nolanahikoa: Always Punk disko bikoitz berezia kaleratuko du. Punkaren erroetara begiratu, baina etorkizunari aurpegia emanez.

Lehen diskoak taldearen hasierako lana berrargitaratzen du: jarrera gordina eta energia bera, baina ekoizpen berrituarekin eta soinu garbiagoarekin. Hasierako Txapelpunken indarra berriro bizitzeko aukera paregabea da, belaunaldi zahar zein berrientzat.

Bigarren diskoan, berriz, kanta berriak datoz: gaur egungo errealitateari lotutako mezuak, baina betiko punk espiritua galdu gabe. Amorrua, konpromisoa eta zuzeneko soinua, Txapelpunkek beti egin duen bezala.

Lekeitiotik mundura, taldea ez da gelditzen: iragana omentzen du, oraina astintzen eta etorkizuna ozen aldarrikatzen. Always Punk ez da nostalgia hutsa; punkak bizirik jarraitzen duela dioen adierazpena da.

Erlazionatutako sarrerak