Emantzipa 2026: hilean 300€ gazteentzat independizatzeko
Etxetik irten eta zure kabuz bizitzen hasi nahi duzu? Eusko Jaurlaritzak Emantzipa 2026 laguntzak jarri ditu martxan, gazteei pausoa ematen laguntzeko.
Laguntza hau sinplea da: hilean 300€ jaso ditzakezu, gehienez 2 urtez. Hau da, guztira 7.200€ arteko laguntza, alokairua edo bizi-gastuak arintzeko.
Parte hartu ahal izateko:
- 23 eta 29 urte artean izan behar duzu
- Diru-sarrerak urtean gutxienez 3.000€ eta gehienez 30.000€ (edo 36.500€ bikotekidearekin)
- Euskadin bizi eta emantzipatuta egon (edo emantzipatzeko bidean)
Eskaera epea: maiatzaren 12tik azaroaren 30era
Nola eskatu: online edo aurrez aurre (Zuzenean bulegoetan)
Kontuan izan: dirua agortu daiteke, beraz, hobe lehenbailehen eskatzea.
Etxebizitzaren prezioak kontuan hartuta, laguntza hau arnasa izan daiteke independizatzeko. Pentsatzen ari bazara, hau izan daiteke momentua
