Izaro, pop izarra

Izugarri gustatu zaigu beti Izaro. Artista, abeslari eta musikari gaztea. Folklorea eta pop dotorea uztartzen dituen sortzaile aparta.

Euskara eta gaztelania erabiltzen ditu kantuak idazteko orduan. Sentiberatasunez beteriko testu eder eta iradokitzaileak idazten ditu. Doinuak, berriz, estilo anitzen artean mugitzen dira, betiere pop-a abiapuntu hartuta.

‘Om’ (2017), ‘Hankapuntetan’ (2017), ‘Eason’ (2019) eta ‘Limones en invierno’ (2020) dira Izaroren lehen lan diskografikoak. Hurrengoaren zain gaude!

Erlazionatutako sarrerak