2023ko musika nobedadeak Musika 

Esne Beltza

Xabi Solano eta Jon Garmendia buru, konpromisoa, mestizajea eta jaia dira nagusi Esne Beltzaren musikan, erritmo eta eraginak batzen dituen koktel-ontzi koloretsua osatuz. ‘Esne Bidea’ du izenburu taldearen lan berriak, keinu eginaz bere izenari, sorrerari. Esnea ez da beltza, eta Esne Bidea ez da esnez osatutako bidea, izarrez osatutako espiral bat da, kiribilean, biribil handi bat, hasiera eta bukaerako puntarik… Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Musika 

Oihu

Erich Ibarrolak (ahotsa), Martin Graok (gitarra), Julen Teresesk (bateria) eta Urko Urbietak (baxua) osatzen dute Oihu, Donostian 2015ean sortutako rock eta metal taldea. 2023an lehen album luzea kaleratu dute, ‘Flysch’ izenburupean. Bertan, taldekideen erreferenteak diren zenbait talderen influentziak aurki daitezke, Berri Txarraken metaletik Willis Drummonden rockeraino, beti ere haien estilo propioarekin nahastuta. Oihu Erich Ibarrolak (ahotsa). Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Musika 

Gailu

Proiektu musikal interesgarri bezain sailkaezina dugu Gailu. 2021ean berpiztu zen taldea, bi hamarkadako isilune luzearen ondoren. Drake, Mikel Txopeitia eta bere anaia Okene elkartu ziren orduan, hainbat talderekin lan egin ondoren (Fermin Muguruza, BAP, Anari, Inoren Ero ni…). ‘Begiak, egiak ba ote?‘ lan bikaina kaleratu zuten orduan. Bateria, ahotsa eta sanpleak erabiltzen dituzte, testu landu eta perkusiboekin batera. Horrela, euskal… Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Musika 

Aria

Donostian sortutako musika taldea dugu Aria. Testu barnerakoiak, pop doinu leuneta eta iradokitzaileetan biltzen ditute. Proiektuaren atzean Marina Landa kantautorea dago, bere ibilbidean zehar sortutako abestiak talde formatura pasa dituena. Berarekin batera, Iñaki Ortego (Laurobako pianista ohia) Ion Larrañaga (bateria) eta Iñaki Olaskoaga (gitarra). .2023an aurkeztuko dute euren lehen diskoa, Domenico Gargano ekoizle italiarrak grabatu eta editatua. ‘Urdin’ du izenburu… Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Musika 

Akai Solo

Akai Solo New York aldetik datorkigun rap abeslari gazte eta interesgarria da. lehenengo pausoak “Hand Job Academy” taldearekin eman zituen eta 2019an, estudioko albuma argitaratu zuen, “Eleventh Wind” izenekoa, , hip-hop eta jazzeko elementuak eta R&B nahastuz. Akairen Solok estilo bereizgarria sortu du urte hauetan zehar, eklektizismo musikala eta gai sozialak jorratzen dituzten testu landuak uztartuz. Azken urteotan hainbat album… Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Musika Tumatxa! 

Bandmanrill

Bandmanrill Ameriketatik datorkigun rap abeslari interesgarria da. Siril Pettus du benetako izena eta New Jersey Estatuko Newark hirian jaio zen. Erritmo perkusiboak eta New Jerseyko klubetako erritmo hiperkinetikoak uztartzen ditu bere musikan. Guztia (baita Beethovenen Bosgarren Sinfonia ere) aldakak mugiarazten dituzten ereserki bihur dezake. ‘Defiant Presents: Jiggy In Jersey’ album bikaina kaleratu du 2023an. Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Musika 

The Bobby’s

The Bobby’s talde oreretarrak ‘Dibertsioaren esklabuak’ izenburuko estudioko bosgarren albuma kaleratu du 2023. Formazio aldaketa ugari izan arren, 2010an sortu zenetik tinko eutsi diote taldearen musika estiloari, punk oi! doinuetan sakonduz urtetik urtera. Iruñeko Sound of Sirens estudioetan grabatu dute lana, eta LP + CD formatu ederrean argitaratu du taldeak autoekoizpen bidez. Diskoa editatzeko orduan laguntza izan dute, eta Rekord… Irakurri gehiago
1 … 6 7 8 9