Esne Beltza
Xabi Solano eta Jon Garmendia buru, konpromisoa, mestizajea eta jaia dira nagusi Esne Beltzaren musikan, erritmo eta eraginak batzen dituen koktel-ontzi koloretsua osatuz.
‘Esne Bidea’ du izenburu taldearen lan berriak, keinu eginaz bere izenari, sorrerari. Esnea ez da beltza, eta Esne Bidea ez da esnez osatutako bidea, izarrez osatutako espiral bat da, kiribilean, biribil handi bat, hasiera eta bukaerako puntarik ez duena.