Antzerkia Dantza Musika 

Katapulta Tour zirkuituak 10 urte bete ditu

Abenduaren 2ra arte irekita egongo da Katapulta Tour zirkuituaren 10. edizioan izena emateko epea. Gipuzkoako Foru Aldundiak babesten du ekimena, lurralde artista eta sortzaile gazteen lana ezagutarazi eta kultura eszenikoa hainbat udalerritara eramateko helburuarekin. ‘Katapulta Tour Gipuzkoa’ programak hautatutako artistei Gipuzkoako hainbat espaziotan 4 emanaldi egiteko aukera eskaintzen zaie; espazio horietako bat izango da Kutxa Fundazioa Kluban, Tabakaleran. Gainera, 500… Irakurri gehiago
Dantza Musika 

Gipuzkoan Gazte Tour, Eibarren

Gipuzkoan Gazte Tour zikloa Eibarrera iritsiko da Urriaren 26an. Noan, Udaz eta Ayvee musikariek, eta Leire Dallas dantzari eta koreografoak parte hartuko dute Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako zikloaren jardunaldi honetan. Emanaldiak 11.30etan hasiko dira, Leire Dallas dantzari eta koreografoak emango duen master-class-arekin. Errenterian jaiotako artista Madrilen bizi da gaur egun. Natalia Lacunza eta Bad Gyal-ekin lan egin du besteak beste,… Irakurri gehiago
Antzerkia Dantza Literatura Musika Nafarroa 

Euskarazko kultura garaikidea, Iruñaldia festibalean

Erreferentziazko euskal sortzaileak eta talentu berriak bilduko dituen Iruñaldia festibalaren lehen edizioa egingo da azaroaren 18tik 23ra, Loraldiak eta Iruñeko Udalak antolatuta. Euskaraz sortzen diren kultur garaikidearen proposamen berrienak eta ausartenak aurkeztuko ditu, orain arte Loraldiak bultzatutako ekimen guztietan bezalaxe. Iruñaldia jaialdiak euskaraz sortutako kultura garaikidea Iruñeko ikusleei hurbiltzea du helburu. Festibal honek Loraldia eragileak azken hamarkadan burutu dituen hainbat… Irakurri gehiago
Dantza Dantza Hemeroteka Ikastaroa 

K-pop ikastaroa (Gasteiz)

K-pop Koreako Koreografiei buruzko ikastaroa antolatu dute Gasteizen, Xtraclub programaren baitan. Inskripzioa on-line egin behar duzu, Udalaren web orriaren bidez. Non: Salburua Gizarte Etxea (Gasteiz). Noiz: Urriak 2, 9, 16 eta 23 (Igandeak). Ordutegia: 18.00-20.00. Norentzat: 12-18 urte. Irakurri gehiago
Dantza Dantza Hemeroteka Ikastaroa 

Lindy Hop hastapen tailerra (Gauekoak, Gasteiz)

Lindy Hop dantzara hurbiltzeko tailerra eskainiko dute Gasteizen, Gauekoak gazteentzako aisialdi programaren baitan. Inskripzioa on-line egin daiteke Udalaren web orriaren bidez. Parte-hartzaileek estilo horren erritmoak, komunikazioa, koordinazioa, mugimendua eta oinarrizko irudiak ikasiko dituzte. Amaitzeko, ordu beteko dantza soziala egingo dute jam formatuko zuzeneko musikarekin, Non: Landatxo gizarte-etxean. Noiz: Irailak 30. Ordutegia: 17:30 etatik 20:30 etara eta 20:30etatik 22:00etara. Irakurri gehiago
Dantza Kirola 

Gazte-Factory, gazteentzako eremua Gasteizen

HIri-dantzak Gazte-Factory hiri-dantzaren mundura hurbildu nahi duten 16 eta 30 urteko gazteentzako gunea da. HIri-dantzek artea eta kirola nahasten dituzte, modu osasungarri eta dibertigarrian. Gasteizko Udalaren ekimenez sortutako ekimen honetan, zenbait koreografia landuko dute parte-hartzaileek. Dantzari profesionalen batek ere parte hartuko eskola irekietan. NonStop Factory Lekua Lakua gizarte-etxea. Ordutegia Igandeetan, 9:00etatik 11:00etara. Kordinatzailea Oreka Dance www.orekafestival.com ! Informazio gehiago eta aholkularitza… Irakurri gehiago
1 2