Bekak Diru-Laguntzak 

#Youth4Regions, kazetari gazteentzako laguntzak

Kazetari gazteei eta kazetaritza ikasleei zuzendutako #Youth4Regions programaren 2025 edizioan izena emateko epea zabaldu du Europako Batasunak. Ekimenak Bruselan urrian astebeteko egonaldia eskaintzen die kazetarigai gazteei. Bertan formakuntza-saioak eta kazetari esperimentatuen tutoretza jaso, prentsa-aretoan lan egin eta erakundeko bulegoak ezagutzeko aukera izango dute. Hiru kategoriatan aurkez daitezke hautagaitzak: kazetaritza orokorra, fotokazetaritza eta bideoa. Hautagaiek 18 eta 30 urte bitartean izan… Irakurri gehiago
Arte Bekak 

Getxoarte bekak 2025

Uztailaren 15era arte zabalik dago Getxoarte beka deialdian izena emateko epea. Ekimen horren bitartez ikerketa eta ekoizpen artistiko garaikidea bultzatu eta sortzaile, profesional eta herritarren arteko elkarreragitea sustatu nahi da. Deialdiaren bosgarren edizioan hiru beka emango dira, horietako bakoitza 5.000 eurokoa. Deialdi honetara arte garaikideko lan eta proiektu argitaragabeak aurkez daitezke, banakakoak zein kolektiboak izan. Ezinbestekoa da bitartekaritza-prozesuak txertatzea horien… Irakurri gehiago
Bekak Formakuntza 

Fundación Universia 2025-2026 bekak: 1.000 € zure ikasketetarako 🎓✨

Albiste ona! Fundación Universiak 300 beka eskainiko ditu 2025-2026 ikasturterako, desgaitasuna duten ikasleentzat. Helburua argia da: hezkuntza inklusiboa bultzatzea eta lan-merkatu berrira hobeto prestatzea. Zer eskaintzen dute?Beka bakoitza 1.000 eurokoa da, eta nahi duzun goi-mailako prestakuntza ordaintzeko erabil dezakezu: gradua, masterra, doktoretza, titulu propioak edo LHko erdi eta goi-mailako zikloak. Estatu mailan zein nazioartean baliagarria da. Norentzat da?– %33ko edo… Irakurri gehiago
Arte Bekak 

Susperka dirulaguntzak Gipuzkoan

Gipuzkoan kultur programa abangoardistak indartzeko ekimenei zuzendutako Susperka dirulaguntza programaren deialdia ireki du Foru Aldundiko Kultura Sailak. Sormena eta orabazo asmorik gabeko erakundeen arteko lankidetza sustatzea du helburu ekimenak. Dirulaguntzak artearen eta kulturaren panoraman ekimen berriak sartzen dituzten elkarteek egiten dituzten jarduera berritzaileei zuzenduta daude. Programa honek izaera berritzailea duenez, ezingo dute eskuratu dirulaguntzarik azken hamar urteetan edo gehiagotan Kultura… Irakurri gehiago
Bekak Gazteentzako baliabideak Hemeroteka 

Vital Fundazioaren Erasmus bekak

Vital Fundazioak dirulaguntza deialdia ireki du 2024-2025 ikasturtean Erasmus programarako. Araban erroldatutako ikasleek eman dezakete izena deialdi honeta eta bekak 1.200 eurokokak izan daitezke. Europar Batasuneko herrialde kideetan graduko ikasleak  mugitzeko programan onartuta dauden estatu mailako edozein unibertsitatetan matrikulatutako ikasleeei zuzenduta daude beka hauek. Lau eta sei hilabete bitarteko egonaldietarako laguntzak 700 eurokoak izango dira. Lau hilabetetik beherakoek, berriz, 120… Irakurri gehiago
Bekak 

“Oportunidad al Talento” bekak: aukera handiak desgaitasuna duten ikasleentzat

Fundación ONCEk martxan jarri du “Oportunidad al Talento” beka-programa, desgaitasuna duten pertsonen inklusioa eta aukera-berdintasuna sustatzeko. Helburua argia da: talentua ez dadila oztopoengatik galdu. Zer eskaintzen dute?Bekek prestakuntza bikaina bultzatzen dute, baita nazioarteko mugikortasuna, espezializazioa enplegagarritasun handiko arloetan eta kirol-arloko formakuntza ere. Gainera, ikerketa eta ibilbide akademikoa indartu nahi dituzte, lan merkatuan kalitatezko enplegua lortzea errazteko. Norentzat dira?Espainiar nazionalitatea duten… Irakurri gehiago
Bekak Diru-Laguntzak 

Nazioarteko Praktikak: lan-esperientzia munduan barrena

Atzerrian praktikak egin nahi dituzu eta esperientzia profesional potentea bilatzen ari zara? Nafarroako Gobernuaren PIN bekek aukera hori ematen dizute! Bekak unibertsitateko edo goi-mailako LHko tituludunentzat dira, eta praktikak egin ahal izango dira enpresetan, ikerketa-zentroetan, GKEetan, enbaxadetan, kontsulatuetan edo Turismo Institutuaren bulegoetan, Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetan. Zer eskaintzen dute?Egonaldiaren, bidaiaren, bisen eta derrigorrezko aseguruaren gastuak estaltzeko diru-laguntza. Zenbatekoa helmugaren arabera… Irakurri gehiago
Bekak Diru-Laguntzak Gazteentzako baliabideak 

Bono Kulturala Gaztea: 400 € kulturarako 18 urterekin

18 urte betetzen dituzu? Zorionak! Eta gainera, baduzu opari potente bat: Bono Cultural Joven. 400 euroko diru-laguntza zuzena da, kultura produktuak eta jarduerak erosteko: liburuak, kontzertuak, zinema, antzerkia, museoak, komikiak, musika, plataformak… Helburua argia da: helduarora kulturaren eskutik sartzea. Norentzat da?2007an jaiotakoentzat, Bonoa 2025ean eskatu badute. Zure kontura sartu, eskaeraren egoera ikusi, tiketak igo edo geratzen zaizun saldoa kontsultatu dezakezu.… Irakurri gehiago
Bekak Formakuntza Gazteentzako baliabideak 

EURES 2025: zure lehen lana atzerrian? 🚀🌍

Unibertsitatean zaude, LH egiten ari zara edo praktikak? Atzerrian lan egin nahi duzu? Orduan, EURES 2025 kanpaina zuretzat da. 2026ko martxora arte, EURES sareak zure etorkizun profesionala bultzatzeko ekintzak eskainiko ditu: 31 herrialdetako lan-aukerak, online eta aurrez aurreko enplegu-ekitaldiak, aholku praktikoak eta nazioarteko esperientziak. Zure karrera profesionalak inoiz egon ez zaren tokietara eraman zaitzake: EBko herrialdeetara, Norvegiara, Islandiara, Suitzara edo… Irakurri gehiago
Antzerkia Bekak Dantza Gazteentzako baliabideak Tumatxa! 

Gasteizko sorkuntza eszenikoa sustatzeko beka

Gasteizko Udalak tokiko sortzaileentzako proposamen eszenikoak hautatzeko lehiaketa deitu du. ‘Koprodukzioa 2025’ programaren baitan kokatzen da dirulaguntza deialdia eta Udal Antzoki Sarearen programazioaren barruan dago baita ere. Deialdi honen bitartez, bizpahiru proposamen hautatuko dituzte, sorkuntza eszenikoari, lengoaia artistikoen trukeari eta sorkuntza garaikideari laguntzeko esparru egonkor bat ahalbidetzeko. Aurkeztutako proposamen inoiz argitaragabeak izan behar dute eta 2025ko lehen seihilekoan erakusteko. Proposamenak… Irakurri gehiago
1 2 3 4