Aisialdia Planak 

Escape-room Amorebieta Etxanon

Urriaren 31ean beldurrezko gaua pasatzeko aukera izango duzu, Amorebieta-Etxanoko Ametx Gazteria Zerbitzuak antolatu duen Zombie Escape-Room saioan. Izen-ematea Gazte Txokoan edo Gazte Informazio Bulegoan egin ahal izango da urriaren 14tik aurrera. Arimen Gaua pasatzeko plan aparta! Irakurri gehiago
Aisialdia Teknologia 

Bilboko Udalak ‘Green Sormena’ programa sortu du

Bilboko Udalak aukera berri bat jarri du abian Bilboko gazteentzat, “Green Sormena –  Artea, teknologia eta jasangarritasuna” ekimenaren bidez, “Konekta Ideiak” programaren esparruan.18 eta 35 urte bitarteko gazte bilbotarrak arlo horietara esperientzia teoriko eta praktiko batetik hurbiltzera animatzea da ekintzailetza sustatzeko udal programa honen helburua. “Green Sormena – teknologia eta jasangarritasuna” urriaren 22an hasiko da, La Perreran aretoan, Talk&Show bat… Irakurri gehiago
Aisialdia Teknologia 

Steam Gela Barakaldon

15 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzendutako Steam Gela inauguratu dute Barakaldon. Bertan zientziarekin, matematikarekin, ingeniaritzarekin, artearekin eta matematikarekin lotutako jarduerak garatuko dituzte. Zerbitzua doako izango da. Irailaren 26an egin zuten lehen jarduera, ordenagailua muntatzen ikasteko tailerra hain zuzen ere. Irakurri gehiago
Aisialdia Tumatxa! 

Udako aisialdi-programa Irunen

Uda honetan gozatzeko ekintza-egitarau interesgarria antolatu du Irungo Udalak. Konekta Uda programa 18 urtetik gorako gazteei zuzenduta dago eta hainbat aukera eskaintzen du uztailean zehar. Hona egitaraua: Uztailak 5: PADELUztailak 6: KAYAK + SNORKELUztailak 13: LASER TAGUztailak 20: BARRANKISMO Uztailak 27: UR MOTORRAK (plazak agortuak‼️) Irakurri gehiago
Aisialdia Kirola Planak 

Paddlesurf (Gauekoak)

Paddle-a praktikatzeko aukera aparta duzu ikastaro honetan. Ulibarri-Ganboako urtegian paddle disziplina bertatik bertara ezagutzeko irteera antolatu dute Gasteizko Gauekoak egitarauaren barruan. Aldayeta Klub Nautikoarekin elkarlanean antolatutako jarduera honetan, gure taularekin irteera bat egin eta kirolaz zein naturaz gozatzeko aukera izango dugu. 2023/06/03 09:15 – 15:00 Aldayeta klub nautikoa (Ullibarri Gamboa) Irakurri gehiago
Aisialdia Hemeroteka Kirola 

Dock 39 Climbing Ikastaroa (Gaztekluba, Bilbo)

Abentura gustuko baduzu, animatu eta eman izena Bilboko Udalaren Gazteklubak antolatutako Dock 39 Climbing ikastaro honetan. Horma baten gorenera igoko zara. Dock 39an zenbait horma-mota aurkituko ditugu, kirol-eskaladan hasteko. Aukera baliatuko dugu minigolf-partida bat eta beste jardueraren bat egiteko. Urtarillak 20: 12:00 – 13:30.+12 urte. Cast/Eusk.Prezioa: 2€.Gehienezko plaza kop.:15Lekua: CC. BALLONTI Avenida Ballonti, 1 (48920 – Portugalete)Geratzeko lekua: San Nikolas… Irakurri gehiago
1 … 6 7 8 9