Hemeroteka 

Afrodance Ikastaroa (Gaztekluba)

Afrodance-aren sekretuak ezagutu eta estilo hori dantzatzen ikasi nahi duzu? Orain duzu aukera, 2023ko Aste Santuko oporretan Bilboko Gaztekluba programaren baitan antolatutako ekintza honetn.Afrodanceak estilo desberdinetako dantza urbanoen mugimenduak konbinatzen ditu, Kongon, Ghanan, Boli Kostan, Senegalen eta beste hainbat herrialdetan garatuak. Horiek guztiak ikasiko dituzu ikastaro honetan. Animatu eta eman izena! Apirilak 14 18.00-20.00 Irakurri gehiago
Ikastaroa Kategorizatu gabe 

Origami ikastaroa (Gaztekluba)

Origamia gustatzen zaizu? Hala bada, adi informazio honi: Diziplina horri buruzko ikastaroa antolatu dute Bilbon, Gaztekluba programaren baitan. Aste Santuko Oporretan izango da ekintza. Origami hitzaren jatorria Japoniako “oru” (tolestu) eta “kami” (paper) hitzak dira, eta irudiak sortzeko papera bikoizteko arte japoniarrari egiten dio erreferentzia. Tailer honetan irudi sinpleak egingo ditugu, eta Japoniako arte hori pixka bat ezagutuko dugu. 2023-4-11… Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Postre japoniarrak (Gaztekluba)

Postre exotikoak prestatzen ikasiko duzu, Aste Santuko oporretarako Bilboko Gaztekluba programakoek antolatutako ikastaro honetan. Postre japoniarren tailerrean honako hauek prestatzen ikasiko dituzte parte-hartzaileek: Anko (Azuki judutarra), Doray, Doraemonen gogokoenak, besteak beste, eta Japoniako gastronomiaren xehetasun bitxi eta ia ezezagunak ezagutuko ditugu. 2023-4-12 17:30 – 20:00. Doan. Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Japoniar kaligrafia tailerra

Japoniar kaligrafiaren oinarriak ikasteko modua izango duzu, Bilboko Gaztekluba programaren baitan antolatutako ikastaro honetan. Tailer honetan, japoniar kaligrafia tradizionala ezagutzeko aukera izango duzu. Material tradizionalak erabiliko ditugu eta kanjiak eta kanak ezagutuko ditugu. Ez da beharrezkoa japonieraz jakitea! Bakar-bakarrik gogoa, tinta beltza eta papera. Apirilak 13 17:30 – 19:00. Doan Irakurri gehiago
1 16 17 18 19 20 32