Zure musika eszenatokira eraman nahi duzu? Gazte Talent 2026!
Tumatxa Gazteak
Musika talde edo bakarlari gaztea bazara, Gazte Talent 2026 lehiaketa zuretzat da! Gasteizko Udalak eta Jimmy Jazz Elkarteak antolatutako lehiaketak bere 12. edizioa ospatuko du aurten, Arabako talentu musikal gaztea sustatzeko.
Araban edo Trebiñuko Konderrian bizi, ikasi edo lan egiten duten 14 eta 35 urte bitarteko gazteek har dezakete parte. Bi kategoria daude: 14-24 urtekoentzat eta 25-35 urtekoentzat. Taldekideen %25ek 35 eta 40 urte artean izan ditzakete.
Bi sari nagusi banatuko dituzte, 1.000 eurokoa bakoitza, eta 500 euroko bi sari berezi ere bai: euskarazko talde edo bakarlari onenarentzat eta emakumeen presentzia duen talde edo emakumezko bakarlari onenarentzat. Gainera, egonaldi artistikoak, mentoringa eta jaialdietan jotzeko aukerak eskainiko dituzte. Finalista guztiek 200 euro jasoko dituzte zuzeneko emanaldiagatik.
Finalak abenduaren 8an eta 9an egingo dira Jimmy Jazz aretoan.
Izen-ematea azaroaren 16ra arte egongo da zabalik. Online, gaztetalent@gmail.com helbidera idatzita (gaian «Gazte Talent 2026» eta taldearen edo bakarlariaren izena jarrita), edo aurrez aurre Jimmy Jazz aretoan edo Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan.
Ez galdu aukera eta eman zure musikari bultzada!
Informazio gehiago eta oinarriak:Gasteizko Udalaren web orrian.
