Asteburu honetan naturara ihes egiteko planik? 🌿

Tumatxa Gazteak

🌳 Domeka honetan, maiatzak 24, Europako Natura Parkeen Eguna ospatzen da. Egun horregaz gogoratzen da 1909ko maiatzaren 24an, Suedian, Europako lehenengo parke naturalak izendatu zirela.

⛰️ Hiriko zaratatik apur bat aldendu eta naturagaz konektau gura badozu, Bizkaiak sekulako txoko naturalak daukaz zure zain. Besteak beste, Gorbeia, Urkiola eta Armañon bisitetako aukerea daukazu.

🥾 Mendi ibilaldiak, aire garbia, paisaia ikusgarriak eta desconexino apur bat bilatzen badozuz, plan bikaina izan leiteke astebururako.

🌿 Animau eta etorri Bizkaiko naturguneek eskaintzen dabena ezagutzera!

Informazio gehiago:
Bizkaia Gazteak

Erlazionatutako sarrerak