Renfe 2026 deskontuak: mugitu zaitez merkeago!
Albiste ona bidaiatzea gustuko baduzu! 2026an Renfek deskontu bereziak mantenduko ditu gazte eta haurrentzat, abonu eta bidaia anitzeko tituluetan prezioa jaitsiz.
Zer behar duzu?
Gazte edo haur abonua nahi baduzu, kode pertsonal bat lortu behar duzu:
– Gaztea bazara → AJ26 kodea
– Haurra bazara → AN26 kodea
Kode horrekin Renfen eta eskualde arteko autobusetan deskontua erabil dezakezu (Cercanías, Rodalies eta Media Distancia barne).
Abonu gaztea (Cercanías eta Rodalies):
– 10 € hilean
– 2000 eta 2011 artean jaiotakoentzat
– Hilabete bateko balioa, nukleo guztietarako
Noizetik?
Abonuak 2025eko abenduaren 26tik aurrera eros daitezke, eta 2026ko abenduaren 31ra arte egongo dira indarrean.
Beste aukerak:
– 10 bidaiako bonua
– Hileko bonu mugagabea (kode barik)
Erregistratu behin, lortu kodea eta… bidaiatzera!
