Rachel Bobbitt
Rachel Bobbitt Eskozia Berrian jaiotako kantautore gaztea da, eta Toronton bizi da. Hainbat lan argitaratu ditu, besteak beste, ‘When This Plane Goes Down’ album luzea, ‘Call More’ (2021) elektronikoa, ‘And It’s the Same’ (2020) eta ‘Months to Fall’ (2018).
Bobbitt-ek Vinera bertsioak igoz ekin zion bere musika-ibilbideari, eta ospe pixka bat irabazi zuen. Baina, laster, ordea, sare sozialetik erretiratu zen, bere musika idazten kontzentratzeko. Saskatoon hirian aterpe bat aurkitu zuen.
90eko hamarkadako gitarraen oihartzunak, melodia meloso eta malenkoniatsuak, grungeren osteko irrika, atmosfera isilak, neguko goizalde hotz batean bizia hartuko balute bezala; harmonia ederrak eta zetaren moduko ahots leuna dira Bobbittek proposatzen dituen osagaiak.
Emakumezko artista gazte eta gomendagarria.
