PortaDa! lehiaketa antolatu du Durangoko Azokak, EHko ikastetxeentzat

Partekatu

Euskarazko disko eta liburuen ezagutza sustatu eta gaztetxoen sormena sustatu asmoz, Euskal Herriko ikastetxeei zuzendutako PortaDa! lehiaketa antolatu du Durangoko Azokak.

Ikasle Goizaren lekua hartuko duen erronkaren formatua izango du lehiaketan, euskal liburu edo disko baten azalean agertzen den argazkia irudikatu beharko baitute partehartzaileek, pertsonen gorputza edota eskura dituzten objektuak erabilz. Sortutako irudiaren argazkia egin eta antolatzaileei helarazi beharko diete, emaitza komunikazioa@durangokoazoka.eus e-mailera bidalita.

Lehen Hezkuntzako ikasleen kasuan, «Iratxoen kantu sekretuak» emanaldi berezia izango dute ikastetxean, eta DBH eta Batxilergoko ikasleen kasuan, Huntza taldearen bisita eta kontzertu egokitua.

Azaroaren 30era arte egongo da zabailk lehiaketan parte hartzeko epea.

Infomrazio gehiago behar izanez gero, Durangoko Azokaren webgunera jo dezakezu.

Lotutako albisteak

Iruzkin bat utzi

Zure iruzkina bidali baduzu