Dirulaguntzak entsegu-lokala behar duten musikari gasteiztarrentzat. (Taldegune Deialdia)

Partekatu

Gasteizko Udalak eta Kultura Sailak 2022ko Taldegune Deialdiaren berri eman dute. Horren arabera, Gasteizen erroldatuta dauden musikariek dirulaguntzak jaso ditzakete entsegu-lokala alkilatzeko.

Taldegune enpresarekin elkarlanean antolatu dute ekimena. Lokala orduko bi euroan alkilatu ahal izango dute bakarlariek eta orduko 3 euroan taldeek, tarifaren %60 Udalak ordaindu baitu.

Astean gutxienez bi orduz erabili beharko da gela eta talde berak ezin izango du jarrian 4 orduz baino gehiago erabili. Dirulaguntza eskatzeko formularioa bete beharko dute interesatuek; aurkeztutako eskabideen artean, zozketa egingo dute.

  • Izena emateko epea: 2021eko azaroaren 8tik 19ra bitarte.
  • Zozketaren data: 2021eko azaroaren 30ean.
  • Lokalak erabiltzeko epea: 2022ko urtarrilaren 3tik abenduaren 31ra arte.

Lotutako albisteak

Iruzkin bat utzi

Zure iruzkina bidali baduzu