Influencer tutoriala 2 – Peio Hernandez

Partekatu

Kaixo guztioi! Ongi etorri Tumatxak garatutako Adobe Premiere Pro ikastaroaren bigarren atalera.
Oraingoan, zure mugikorra bakarrik erabiliz kalitatezko bideoak grabatzeko trukuak eta aholku onenak erakutsiko dizkizut. Horietako batzuek diru pixka bat behar dute, baina gutxienez ez duzu 400 euro gastatu beharko kamera batean.
Gogoratu: zure grabazioen kalitatea ez da zure grabazio-ekipoaren prezioaren araberakoa izango, zure eskura dituzun baliabideak ongi erabiliz gero.
Aholku hauei jarraituz gero, zure bideoak askoz atseginagoak izango dira.
Goazen!

Lehen trukua: erabili beti mugikorraren atzeko kamera.
Denok ohituta gaude aurreko kamerak erabiltzen, bai grabatzeko, bai aldi berean gure burua ikusteko. Baina zoritxarrez, hauek ez dira kalitate onenekoak, horregatik atzeko kamera erabiliko dugu emaitza hobea lortzeko.

  1. trukua: bereizmen handienarekin grabatu. Telefono mugikor guztiek dute grabatzeko bereizmena aldatzeko aukera; beraz, ireki mugikorreko kameraren aplikazioa, ireki doikuntzak (ajusteak), eta hautatu 1920x1080p 60fps, HDn grabatzeko.
  2. trukua: Argia optimizatu. Harrituko zinateke argi oneko grabazio-entornoaren eta argiztapen kaskarreko argiaren artean dagoen aldeaz.
    Beraz, zure leihotik gertu eta goizean grabatzeko gomendatzen dizugu. Ahal ez baduzu, egokiena oihal zuri batez estalitako lanpara pare bat erabiltzea da, adibidez kamiseta zahar bat, argi naturalagoa eta uniformeagoa lortzeko.
  3. trukua: Tripodea erabili. Zure bideoen kalitatea hobetzeaz gain, bizitza erraztuko dizu. Ez duzu kaxarik pilatu beharrik izango mugikorra altuera eta angelu egokian jartzeko. Artikulu hau ez da 20 €baino gehiago kostatzen eta oso lagungarria da bideoak grabatzeko
  4. trukua: Mikrofonoa eskuratu. Gaur egungo mugikorrek bideo-kalitate bikaina dute, baina haien soinu-kalitatea ez da hain da ona, batez ere mugikorra ahotik nahiko urrun jartzen baduzu.
    Beraz, kanpoko soinu-sistema bat erabiliz, ozen eta argi entzungo duzu zure burua. Erabili ahal duzuna, 100 €-ko mikrofonotik zure entzungailuetan (aurikularretan) integratutako mikrofonoraino.

Horiek izan dira gaur bertan erabiltzen has zaitezkeen truku eta aholku eraginkorrenak. Ziurtatzen dizut, aplikatzen badituzu, zure bideoen kalitatea hobetuko duzula.

Hurrengo bideoan Premiere Pro programari buruz hitz egingo dugu eta haren interfazea ikasiko dugu.
Agur t’erdi!

Lotutako albisteak

Iruzkin bat utzi

Zure iruzkina bidali baduzu