Euskarazko edukia sortzen dozu? Bziber Lehiaketea bueltan da 📱

Tumatxa Gazteak

🤳 Hemen da Bziber Lehiaketearen bederatzigarren edizinoa! Ekimenaren helburua argia da: Instagram eta TikToken euskarazko eduki sortzaileak bultzatzea.

🌟 14 urtetik gora badaukazu eta sare sozialetan euskarazko edukia egitea gustetan bajatzu —edo hasi gura badozu—, aukera ederra izan leiteke zure talentua erakusteko.

🎥 Bideoak, umorea, lifestyle edukia, musikea, iritziak edo zure estilo propioko edukiak… euskaraz sortzea da garrantzitsuena.

🚀 Sareetan euskeraz gehiago sortu eta zure edukiei ikusgarritasuna emoteko aukerea izango dozu.

⏳ Izena emoteko epea apirilaren 17ra arte egongo da zabalik.

➡️ Kontsultau oinarriak gure profileko estekearen bidez.

Informazio gehiago:
Bizkaia Gazteak

 

Erlazionatutako sarrerak