Kuxkuxeatu Bizkaia Aste Santuan
Tumatxa Gazteak
Aste Santurako plan kultural eta original baten bila bazabiltza, adi: Kuxkuxeatu.eus jaio da, Bizkaiko Foru Museoen Sarearen webgune berria.
Atari honen bidez, Bizkaiko museo eta ondare-gune ugari ezagutu ahal izango dituzu modu erraz eta erakargarrian. Bertan, txakolinaren ekoizpena, balea-ehizaren historia, gure arbasoen bizimodua, ehungintza-fabrikak edo antzinako burdinolak deskubritzeko aukera dago.
Baina hori ez da guztia. Arte eta argazki erakusketak, gazteluak, kobazuloak eta naturgune ikusgarriak ere aurkituko dituzu, Bizkaiaren historia eta nortasuna gertutik ezagutzeko.
🆕 Kuxkuxeatu.eus
🏛️ Museoak eta ondare-guneak
🎨 Arte eta kultura erakusketak
🌿 Natura eta paisaia bereziak
Aste Santuko oporretan etxetik gertu plan interesgarriak egiteko aukera bikaina izan daiteke. Bizkaia beste begi batzuekin ezagutzeko gonbidapena da: kuxkuxeatu eta harritu zaitez! 😊
