‘Egin bedi zure nah-ia’ estreinaldia Bilbon: dantza eta adimen artifiziala uztartuta

Dantza garaikidea eta gaur egungo gaiak uztartzen dituen ikuskizuna dator Azkuna Zentroara. Dantzertiko ikasleek Egin bedi zure nah-ia lana estreinatuko dute martxoaren 24an.

Asier Zabaletak zuzendutako pieza honek adimen artifizialak gure eguneroko bizitzan duen eragina aztertzen du. Gure ohiturak, erabakiak eta mugimenduak nola baldintzatzen dituen planteatzen du, eta galdera probokatzaile bat egiten du: AAk “jainko moderno” bihurtzen ari al da?

Ikuskizuna dantza graduko laugarren mailako ikasleen azken proiektuetako bat da, eta lau hilabeteko sormen-prozesuaren emaitza. Soinua, mugimendua eta eszenaratzea uztartuz, ikusleari gogoetarako gonbita egiten dio.

📅 Eguna: martxoak 24
⏰ Orduak: 18:30 eta 20:00
📍 Lekua: Azkuna Zentroko auditorioa (Bilbo)
💸 Sarrerak: doakoak (lekua bete arte)

Gainera, ikuskizuna online ere ikusi ahal izango da geroago. Dantza eta teknologiaren arteko lotura esploratzeko aukera interesgarria da. 🎭

Erlazionatutako sarrerak