2006koa bazara, Kultura Bonua eskura dezakezu

2006an 18 urte betetzen badituzu, Gazteen Kultura Bonua (Bono Cultural Joven) eskura dezakezu 2024ko irailaren 16ra arte. Gogoan izan bonu horrek 400 euro ematen dizkizula kultura produktuetan erabiltzeko.

Bonua on-line eska daiteke Kultura Ministerioaren web orrian. Prozesua oso erraza da.

Hiru kategoriako produktuetan erabil dezakezu bonua:

-200 euro zuzeneko arteak, kultura ondarea eta ikusentzunezko arteak. Adibidez, arte eszenikoetako sarrerak, kontzertuak, liburutegiak, jaialdiak…

-100 euro kultura produktu fisikoak. liburuak, CDak, aldizkariak, bideojokoak…

-100 euro produktu digitalak: audioliburuak, plataforma musikalak, harpidetzak…

Erlazionatutako sarrerak